Antolatu bidaia

Zubietako errota

Errotak

Eguraldia

Vista del Molino de Zubieta
Beste zenbait tokitan gertatzen den bezala, Zubietako errotan ere denbora gelditu da. Errotazainak, gaur egun oraindik ere, bere eskuak eta lehenagoko tresnak erabiltzen ditu garia eta artoa ehotzeko. Artisau saiatu horietako bat izan nahi al duzu zure opila egiteko? Ezin konta ahala txori iritsiko dira opil usainak liluratuta. Ezagutu ehotzearen sekretuak, ikusi ibar honetako usadioak eta murgildu zaitez Pirinio usaina duten lur berde hauen berezko giroan.

Zubietako errota 1998an zaharberritu eta zabaldu zuten jendearentzat. Mendebaldeko Pirinioetako mendi adarretan kokatua dago, Malerreka izeneko ibarrean, itsasotik 45 kilometrora besterik ez. Nonahi agertzen dira ibar honetan lorez beteriko balkoiak dituzten harrizko baserriak eta elkarri txanda hartzen diote belar-soro gozoek, hariztiek eta pagadiek. Zubietara iristen bazara Leitzatik datorren eta Doneztebe aldera doan NA-170 errepidetik, errota ikusiko duzu herria bera baino lehenago, zehazki Ezkurra errekaren gainean dagoen Erdi Aroko zubia igaro eta berehala.

Errota 1785ean eraiki zuten. XIX. mendearen erdian gertatu zen Mendizabalen desamortizazioaren ondorioz, errege errota izateari utzi eta inguruko herritarren zerbitzuan hasi zen lanean. Errotazainari espeziean ordaintzen zitzaion. Zehazki laka bat jasotzen zuen, hau da, nekazariak ekarritako erreguen hamaseiren bat. Bi mende pasatu badira ere, errotak lanean dihardu eta soilik bazkideek dute espeziean ordaintzeko eskubidea.

Hiru zati ditu Zubietako ekomuseo honetako bisitak. Lehenbizikoak errotazainaren lanean murgilduko zaitu erabat. Zuzenean ikusiko duzu garia eskuz nola ehotzen den eta zure taloa (arto opila) egiteko aukera izanen duzu. Jarraian, erakusketa txiki batek ehotzeari, zurezko artisautzari eta usadiozko nekazaritza lanei lotutako tresna etnografikoak erakutsiko dizkizu, denak herri honetakoak. Azkenik, audio batean oinarritutako solasaldi batek inguru honetako usadioen berri emanen dizu, horien artean, Ituren eta Zubietako inauterien berri.

Zer ikusi Zubietan eta inguruan

Museoa ikusteaz gain, Zubietako kaleetan barna ibil zaitezke. Gozamena da. Karrika lauzatuak daude eta nonahi ageri dira etxe ederrak, adibidez, Etxeberria esaten dioten etxea edo Irigoien jauretxea. Eta urtarrilaren azken astean etortzen bazara, herriko inauteriak ikusiko dituzu; Nafarroako garrantzitsuenak dira ondoan dagoen Ituren herrikoekin eta Lantzekoekin batera.

Zubietatik 15 kilometrora, Bertizko Natur Parkea dago. Sarreran XX. mende hasierako lorategi botaniko ederra dago, bai eta jauregi bat eta Naturaren Interpretazio Zentro bat ere. Ez galdu Bidasoa ibaiak zeharkatutako iparreko lurrak bisitatzeko aukera. Amuarrain eta izokin erreka nabarmena da; edo zatoz Bortziriko Etxalar herri txukunera. Etxeen edertasuna nabarmendu behar da eta bertako usategi famatuak ere bai.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso mediante visita guiada.

Bisita gidatua

Deskripzioa: duración aprox. de 1 hora.

Bisitaren prezioa:

  • Adultos 3€
  • Jubilados y niños entre 7 y 15 años, 1,50€.

Enpresa kudeatzailea: Molino de Zubieta: 948 451 926.

Ordutegia - Otoño:

  • Horario habitual: de miércoles a domingo, de 11:00 a 14:00. Lunes y martes, cerrado.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): horario sin cambios.
  • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): horario sin cambios.

Ordutegia - Invierno:

  • Horario habitual: de miércoles a domingo, de 11:00 a 14:00. Lunes y martes, cerrado.
  • Navidad (del 23 de diciembre al 7 de enero): horario sin cambios, salvo los días 23, 24, 31 y 1 y 6, cerrado.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria ZUBIETA
  • Zonaldea Pirinioak
  • Helbidea Carretera de Leitza
  • Web Molino de Zubieta
  • Telefonoa 948451926 - 619084603
  • Faxa 948450161
  • E-posta Ayuntamiento de Zubieta
  • Kalitatearekiko konpromisoari buruzko diploma PM_DIPLOMA_SN
  • Bisita gidatua Bisita gidatua