Antolatu bidaia

Julian Gayarreren Mausoleoa

Eskultura

Multimedia

Julian Gayarreren Mausoleoa

Meteorologia

Julian Gayarreren Mausoleoa
Julian Gayarraren mausoleoa Erronkarin dago, hau da, Iruñetik 88 kilometrora Pirinioetan dagoen herrian. Eskultura-multzo horrek nafar abeslariaren garai ospetsu hartara eramanen gaitu, bai eta artelan eder hori egin zuen eskultorearen urteetara ere, Mariano Benlliure artista valentziarraren urteetara, alegia.

Mausoleoa ikusgai paratu zen Parisko Erakusketa Unibertsalean, 1990ean, eta Eskulturako Ohorezko Domina eman zioten. Beraz, ez da batere harritzekoa Maria Cristina errege-ordeak lana Madrilgo Teatro Real antzokiaren ondoan jarri nahi izatea. Tenorearen familiak, ordea, ezetz esan zuen eta, orain Erronkariko hilerri txikiko protagonista handia da, gure abeslariak argia lehen aldiz ikusi zuen herritik zortziehun metrora.

Erronkarin ezin dugu ikusi gabe utzi Julian Gayarre tenorearen gorpuzkiak betiko atsedenean gorde dituen mausoleoa. Herriko udaletxetik abiatzen den errepideak atzean uzten ditu estali gabeko pilotaleku zabala eta eskolak -biak abeslariak herrikideei oparitutakoak- eta, kilometroa egin gabe, herriko kanposantu lasaira eramanen zaitu. Hantxe nabarmen ageri da mausoleo zaharberritua.

Valentziako Mariano Benlliure artista ospetsuak egina da mausoleoa eta 1901ean ezarri zuten Erronkariko hilerrian, abeslaria hil eta hamaika urtera. Marmol zurian eta brontzean egindako hileta-monumentua da. Marmolezko sarkofagoa lau harmailaren gainean altxatua dago eta haurren irudiak ageri dira bere aurrealdeetan. Oso erliebe lauan egindako irudiak dira eta Gayarrek abestutako operarik ezagunenen libretoak ari dira kantatzen.

Hilobiaren alde batean, erdi etzanik dago jarrera etsituan emakume irudi bat, brontzezkoa, eskuetan lautea duena. Aurpegi nahigabetua ezkutatzen du. Horra Musikaren alegori argia. Mausoleoaren sinbologiaren osagarri, badira brontzezko beste bi irudi: Harmonia eta Melodia. Ezegonkor bermatuak daude hilobi-harrian eta eskuekin brontzezko hilkutxaraino iristen dira. Ospearen irudia etzanik dago hilkutxa gainean, betirako mututua dagoen abeslariaren ahotsetik azken nota-izpia entzun nahian.

Erronkariko kanposantua itxita egon ohi da jendearentzat. Baina mausoleoa kanpotik ikus daiteke eta merezi du bisita egitea.

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Oharrak

en el cementerio de la localidad, a 800 metros del pueblo. Se ve desde el exterior.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa