

Iratiko Oihana

Iratiko Oihana






Herria: OCHAGAVÍA
Zonaldea: Pirinioak
Web: www.irati.org
Esteka interesgarriak:
E-posta: juntavallesalazar@gmail.com
Europako pagadi-izeidirik handienak kontuan harturik, bigarrena da Iratiko oihana, Alemaniako Oihan beltzaren atzetik. 17.000 hektarea inguruko gune berde handi-handi hori ia birjina da. Nafarroako ekialdeko Pirinioetan dago, mendiz inguratutako arro batean ( Ori, Abodi?), Pirinioetako Aezkoa eta Zaraitzu ibarren buruan.
Iratiko oihana natur altxorra da, balio ekologiko handikoa, eta babes figura desberdinak daude han: Mendilatz eta Tristuibarteako natur erreserbak eta Lizardoiako erreserba integrala, besteak beste. Pagadi usuek, bazkalekuek, izeiek eta ur freskoek osatzen dute kolore biziak oparitzen dizkigun paisaia, urtaro berriarekin eraldatzen den ingurune paregabea.
Sentsazio ugari eskainiko dizkizu hango oihanak: naturarekiko harremana bakardadean, pagoen eta izeien artean urak sortzen duen marmar basatia, Irati ibaiaren eta Irabia urtegiaren freskotasuna, basapiztien eta udazkenean eroritako hostoen hots iheskorra, basoko fruituen urrina eta Pirinioetako altxor hura estaltzen duen belar mantuaren leuntasuna. Hartu kamera eta mendi-botak, eta hasi ibiltzen basoa zeharkatzen duten bideetariko batean gaindi.
Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak