Antolatu bidaia

Aezkoako Garaiak

Garaiak

Multimedia

Eguraldia


Aezkoa Pirinioetako ibarrik ederrenetakoa da eta Nafarroan dauden 22 garaietatik 15 Aezkoan bertan daude. Denak interes kulturaleko ondasunak dira. Aspaldi-aspaldiko eraikuntza horiek batez ere Arian, Orbaizetan eta Hiriberrin daude. Aleak gordetzeko eraikuntzak dira, zehazki aleak hezetasunetik eta karraskariengandik babesteko.

interes kulturaleko eskari handi-handia jasotzen du landa turismoa maite dutenen aldetik. Herri txiki eta lasaiak dira, belar-soroz, pagadiz eta hariztiz jantzitako mendi magalen artean ezkutatuak.

Nafarroako 22 garai interes kulturaleko ondasunak dira eta horietatik 15 Ekialdeko nafar Pirinioetako txoko eder honetan daude. Bazter hauetan labore gutxi zegoen eta hezetasun handia. Hori dela eta, Erdi Aroko nekazariek lurretik goratuak dauden eraikuntza txiki horiek erabili zituzten, ale preziatuak karraskariengandik babesteko.

Espainiako iparraldeko beste garairik ikusi baduzu, ohartuko zara desberdintasunik badela. Izan ere, Aezkoakoak Pirinioetako motakoak dira, hau da, bi isurialdeko teilatua dute, hegalik gabe, oin laukizuzena eta harrizko horma landugabeak. Harrizko zutabeen gainean eraikiak daude. Zutabe batzuek piramide itxura dute eta beste batzuek, berriz, enbor itxura. Zutabeen goialdean "tornarrata" izeneko harlauza biribilak daude, karraskarien igoera galarazteko. Garai batzuek itxita dute zutabeen arteko tartea.

Ibil zaitez presarik gabe Aezkoan barna, ibili herriz herri, karrikaz karrika, eta etxeen artean Aezkoako garaiak aurkituko dituzu. Herri arkitekturako eraikuntza mota hori Garaioan, Hiriberrin, Ariben, Arian, Orbaran, Orbaizetan eta Garraldan aurkituko duzu eta bakoitzak bere izena du, bere etxeari dagokion izena, alegia.

Inguruko handiena Domentx etxekoa da (Orbaizeta); Larrañeta etxekoak (Orbaizeta) zurezko egitura du, bai eta jatorrizko zutabeak ere; batzuek inskripzioak dituzte fatxadan, esaterako, Apat etxekoak (Aribe) eta Reka etxekoak (Hiriberri); eta batzuk oraindik aletegiak dira (Aribeko Xamar etxekoa bezala).

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

PREZIOAK

Oharrak: gratuito.

Oharrak

**Localización de los hórreos: 3 en Orbaizeta, 1 en Orbara, 4 en Hiriberri/Villanueva de Aezkoa, 1 en Garaioa, 1 en Aribe, 1 en Garralda y 4 en Aria. Todos ellos son propiedad de particulares.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da