Antolatu bidaia

Artziko Andre Mariaren eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

Artziko Andre Mariaren eliza

Meteorologia

Artziko Andre Mariaren eliza
Labia menditik datorren haizeak Artziko Andre Mariaren elizako hormak ferekatzen ditu. Haizeak joarazten du teilatu-hegala apaintzen duen pertsonaietako baten arpa, beste baten ahoan sartzen da edo liburu baten orriekin jolasten du. Pixkana-pixkana, haizeak higatzen ditu XII. mendeko landa arkitektura erromanikoko adibide orekatu honen tailuak. Pirinioek -dena ikusi nahian- urrutitik botatzen dute beren begirada elizaren ibarrera eta oso toki aproposa da zinez ingurunearen lasaitasunaz gozatzeko.

Artziko Andre Mariaren eliza erromaniko ederra Artzibarren dago, Nafarroako ipar-ekialdean, nafar Pirinioaurrean. Urrobi errekak hondeatutako eta Labia mendia buru duen paisaiaz inguraturik dago. Leku horretara iristeko, hartu Agoitzen Orreagarantz doan NA-172 errepidea. Zanduetara iritsi bano lehentxeago, gurutzatu oinez Urrobi errekaren gaineko zubi txikia eta han, zelai baten erdian kokaturik, Artziko Andre Mariaren eliza aurkituko duzu; XII. mendearen bukaerako eliza bikaina da, landa erromanikoari jarraiki egina.

Kanpoaldean silarri orekatua ikusiko duzu eta alboetako hormak horma-bularrez sendoturik daude. Irtenune edo mentsula ilara baten bidez dago apaindua eta irtenune horietan gizonak ageri dira hainbat zereginetan: batek arpa jotzen du, beste batek kupel bat darama, hirugarren bat ahoa zabalik dago… Leihoak absidean irekitzen dira eta horietako hiruk erdi-puntuko arku bat osatzen dute. Zutabeek oinarri zirkularreko enbor zilindrikoa dute: kapitel leuna landare motiboekin apaindua dago; kapitel korintiarra, aldiz, era errustikoan.

Ataria epistolaren aldean dago. Ziri moldadura duen teilatu txiki batek babestua dago. Teilatua bermatua dago animalien buruekin apainduta dauden irtenune txikietan. Baina irtenuneak eta buruak oso hondatuta daude. Erdi-puntuko arkua du, hiru arkibolta eta landare kiribildurekin apainduta dagoen kanpo arku bat. Erdiko arkibolta leuna den bitartean, barnekoa bolekin apaindua dago eta, kanpoaldekoa, berriz, burutxoekin eta pinaburuekin. Arku horiek euskarrituak daude kapital apainduak dituzten zutabeetan. Zehazki, kanpoaldeko bi kapitelak landare formekin eta barnealdeko biak, berriz, irudiekin. Kapitel horiek ez daude ongi kontserbatuta, baina iduri du Kristoren zeruratzea ageri dela.

Estiloari dagokionez, Artziko eskultura multzoa lotua dago Nafarroako landa erromanikoak utzi dizkigun beste tenplu batzuei, esaterako, Etxano, Artaitz edo Gazolazko elizei. Horietan guztietan agerian dago herri estetika erromanikoa.

Elizak hiru tarte desberdineko oin laukizuzena du eta burualde erdi zirkularra, labe gangaz estalia. Estalkiari dagokionez, kanoi erdiko ganga bat dago parpain-arkuen artean. Azken arku horiek bermatuak daude inposta leuneko zutoinetan. Inposta tenpluaren azalera osoan luzatzen da.

Sakristia burualdeari lotua dago epistolaren aldetik eta oin karratua osatzen du kasik, kanoi zorrotzeko gangaz estalia. Atea buruduna da eta badu arku indargarri bat.

Gaur egun, barnean ia ez dago ostilamendurik, Ama Birjina eta Haurraren tailua kenduta. Irudi hori Gindanotik dator eta absidean dago. Zehazki, XIII. mendeko estilo gotikoari jarraiki egina dago, baina oraindik agerian dago erromanikoaren zurruntasuna. Halaber, enbor eta ontzi leuneko bataiarri handia dago.

Agoitzen
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

PREZIOAK

Oharrak:entrada gratuita.

Oharrak

sólo es posible ver el exterior de la ermita.

Nola iritsi eta mugitu

Desde la Ronda de Pamplona (este) PA-30 coger la carretera NA-150 dirección Aoiz. Poco antes de llegar a esta localidad coger la carretera NA-1720 dirección Auritz-Burguete y pasado Nagore girar a la derecha por la NA-2040 dirección Oroz-Betelu y Garralda. Tras pasar el puente sobre el río Urrobi existe un desvío señalizado hacia la derecha (Santa María) para llegar al despoblado donde se encuentra la ermita.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa