Antolatu bidaia

Urdazubiko Leizeak

Leizeak

Multimedia

Urdazubiko Leizeak
Cueva de Ikaburu

Eguraldia

Urdazubiko Leizeak
Pirinioetako Urdazubi herrian gauza erakargarri asko daude gordean. Erdi Aroko zubiak, baserri dotoreak, eraikin zaharrak, esaterako San Salbatoreko zenobioa, edo historiaurreko kobazuloak. Ikaburukoa da bisita daitekeen bakarra; Kantauri aldeko Nafarroako belar-soro berdeetan dago hori, itsasotik hurbil, eta Frantziako mugaren ondoan.

Leize barrenetik doan Urtxuma errekaren higadurak duela 14.000 urte sortutako kobazuloa da Ikaburukoa. Leize-zulora egindako bisita gidatuak -ezagutzeko modu bakarra da- aukera emanen dizu estalaktitaz eta estalagmitaz osaturiko mundu magikoa aurkitzeko eta, aldi berean, beste garai batzuetan leizeetan bizi izandako pertsonaia mitologikoen, gerrillarien eta kontrabandisten gaineko oroitzapena ekarriko dizu.

Sorginek, inkisidoreek, kontrabandistek, erromesek eta fraideek sortu dute, urteen poderioz, Urdazubiko nortasuna -herri sorgindua-. Bi ibilbideek udalerri hori gurutzatzen dute, Sorginkeriaren ibilbidea eta Baztango Donejakue Bidea. Bi horien epizentroa da San Salbatore monasterio erromanikoa; XI. mendean eraiki zuten hori, eta bertako memoriaren zati da jadanik. Horretan sortu ziren Inkisizioaren ikerketak, 1610. urtean Logroñoko Fede Auto ankerra ekarriko zutenak. Geroago, erromesen ospitalea izan zen. Ezagut itzazu zenobioa, bertako museoa eta klaustroa, baita errota zaharra ere, gaur egun oraindik lanean ari dena.

Ikaburuko leizeak Kantauri itsasotik hurbil daude, Dantxarineko mugatik minutu gutxira, Urdazubiko Leorlaz auzoan. Leizea artzain batek aurkitu zuen 1808an, baina askoz ere zaharragoa da, Urtxuma errekako urak sortu baitzuen duela 14.000 urte inguru. Izan ere, errekak kareharria zulatu eta, ondorioz, estalagmita eta estalaktita eraketa ederrak ageri zaizkigu.

Kobazuloetan agertu diren sukarrizko arrastoen arabera, historiaurreko gizakia bizi izan zen haietan; handik mende aunitzetara, kontrabandisten ezkutaleku izan ziren edo aterpe Independentziako Gerran eta karlistaldietan. Inguru honetako elezaharrek diote lamien bizitokia dela. Lamia mitologiako izakia da, erdi arraina, erdi emakumea.

Lekune natural hori zaintze aldera, soilik gidari espezializatuekin bisita daiteke. Bisitak 40 minutu irauten du, gutxi gorabehera, eta eskailerak eta argiztapena dituen ibilbide egokituari jarraitzen dio, urak hainbat mendean landutako forma ugarietan zehar, "Harrera Aretoa", "Hiru Erregeen Aretoa" edota "Zutabeen Aretoa" ezagutzeko parada emanda. Erreparatu harrien gaineko magnesioaren distirei, leize barrenetik doan Urtxuma errekaren zurrumurruak liluratuko zaituen bitartean.

Aldapa latzik gabeko bidexka eroso batek Ikaburuko Leizeak, Zugarramurdikoak eta Sarakoak lotzen ditu, azken horiek mugaz bestaldean. Ibilbideak guztira 6,75 km ditu joan-etorrian. Zaldi txikien bidez seinaleztatua dago eta lasai ederrean doa belar-soro eta oihanetan barna.

376 bizilaguneko udalerri txiki honetan, Leizeez gain, Urdazubiko San Salbatore monasterioa dago, XII. mendean eraikia. Erromesentzako ospitalea izan zen Donejakue bidearen Baztango ibilbidean. Bisita gidatuak eraikin zahar-zahar honetako klaustroa erakutsiko dizu eta aukera ere izanen duzu betiko ehotze horietako bat ikusteko. Errotatik hurbil, iturri bat eraiki da Urdazubin jaiotako Axular idazlearen ohoretan.

  • Ibilbide gomendatua Urdax leizearen inguru hurbila ezagutzeko..
  • [+ ikusi fitxa osoa]

    Ba al zenekien...?

    Esta cueva ha sido galardonada con el certificado de Excelencia de Tripadvisor 2016.

    Kokapena

    Ordutegia

    Otoño:

    • Octubre: de martes a domingo, de 11:15 a 18:00. Lunes, cerrado.
    • A partir del 1 de noviembre: de martes a domingo, de 11:15 a 17:15. Lunes, cerrado.
    • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): de 10:30 a 18:30.
    • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
    • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): horario sin cambios, salvo del 6 al 10, de 10:30 a 18:30.

    Invierno:

    • Diciembre y marzo: de martes a domingo, de 11:00 a 17:15 (última visita). Lunes, cerrado.
    • Enero y febrero: de martes a viernes, de 11:00 a 14:00. Sábado y domingo, de 11:00 a 17:15 (última visita). Lunes, cerrado.
    • Del 8 al 21 de enero: de lunes a viernes, cerrado. Sábados y domingo, de 11:00 a 17:15 (última visita).
    • Navidad (del 23 de diciembre al 7 de enero): horarios sin cambios, salvo los días 24 y 31, de 11:00 a 13:15 (última visita), y los días 25, 1 y 6, cerrado.

    PREZIOAK

    Precio entrada: 6,00 €

    Oharrak: niños (de 4 a 16 años): 3€

    Bisita gidatua

    Deskripzioa: la visita a la cueva siempre es a través de visita guiada.

    Oharrak

    Área Wifi.

    Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

    Informazio praktikoa