Antolatu bidaia

Bertizko Jaurerria Natur Parkea

Natur parkeak

Eguraldia

Bertitzeko Jaurerria
Erakargarria iruditzen zaizu lorategi botaniko paregabe batean ibiltzea eta, besteak beste, ondokoak bezalako espezie bitxi-bitxiak aurkitzea: Txinako gingkoa, Kaliforniako sekuoia, Balkanetako gaztainondoa eta igebelarra? Zozoak, urtxintxak, okilak eta beste animalia xarmangarri batzuk ezagutu nahi dituzu? Egun lasaia eman nahi duzu basoaren taupadak entzuten? Hori guztia egiten ahal da Bertizko Jaurerria Natur Parkean. 2.040 hektarea estaltzen duen landaretza oparoa dago han, Iruñeko iparraldean, hiriburutik 49 kilometrora. Eder-ederra da bazter berde hori. Nafarroako Pirinioetako mendebaldean dago, Bidasoa ibaiaren ertzean.

Hori guztia egiteko aukera eskaintzen dizu Bertizko Jaurerriaren Natur Parkeak. 2.040 hektarea landarediz oparo beteak eta, horrekin batera, 126 espezie dituen lorategi botanikoa, Naturaren Interpretazio Zentroa eta jauregi ederrak. Natura bere ederrean ikusteko parada emanen dizu Bertizek, Nafarroako Pirinioetako txoko goxo, berde eta lasai honetan.

Luzera eta malda desberdinetako bidexka batzuk daudenez, baso atlantiko horren ñabardurak gozatzeko aukera izanen duzu. Era berean, interprete espezialista batzuek hango bazter ahaztezinetan gidatuko zaituzte, baita pertsonaia mitologikoei buruzko istorio fantastikoak kontatuko ere. Merezi du jaurerriko baso atlantikoa miatzea, izozterik ez dagoenez, hango mikroklima hezeak bozkarioz betetako natur dotorea sortu baitu.

Parkearen sarreran lorategi botanikoa dago. 100 urte baino gehiago ditu eta natur parkearen altxorrik handiena da. Hango bide-sareak 120 zuhaitz eta zuhaixka espezie baino gehiago miresteko aukera emanen dizu. Zigak Nafarroako Gobernuari dohaintzan eman zion finka osoa 1949an eta, geroago, nafar Gobernuak Parke Naturala deklaratu zuen. Lehenengoen artean, pagoa da espezierik zabalduena, eta bitxienen artean ondokoak aurkituko ditugu: nekosta soildua, Libanoko zedroa, Txinako gingkoa, Suaren Lurraldeko araukariak, Kaliforniako sekuoiak, kameliak, azaleak eta banbuak. Art Nouveauren bitxi ederrek, urmaelek, estalpeek, Belle Epoque estiloko behatoki batek eta jaurerriko kaperak handitzen dute paradisu horretako edertasun esklusiboa.

Dena den, lorategia ez da Bertizko alderdi erakargarri bakarra. Behatoki horretatik hurbil Zigaren jauregia dago -gaur egun, erakusketa gela da-, bai eta Naturaren Interpretazio Zentroa ere, parkeko ekosistemez eta inguruko naturguneez azalpenak ematen dituena. Lorategian ere, ikaztobiak erakusten du egur-ikatza nola egiten den eta gisu-labeak, berriz, kareharria egosteko modua.

Lorategitik at berdegune zabala dago, zerbitzu asko eskaintzen dituena: askaldegia eta zabuak; aparkalekua; eskultura erakusketa aire zabalean; txondor bat, ikatz begetala nola egiten den erakusteko jarria; kareharria kiskaltzeko karobi bat; eta turismo informazioaren bulegoa, zerbitzuan kalitate handia emateagatik Q kalitateko ziurtagiria eskuratu duena. Bulegoan parkeko mapa-gidaliburu bat eskaintzen dute, natur kokagune horretako instalazioei eta ibilbideei buruzko argibideak dituena. Abiapuntu egokia da basoan sartu nahi baduzu. Parkeko lekurik zabalena da hura, eta 110 eta 842 metro bitarteko altuerak ditu.

Hona hemen Bertizko Natur Parkean egin ahalko dituzun ibilbide batzuk:
- Aizkolegi: 11 kilometroko mendi-bide batek eramanen zaitu Bertizko eremurik gorenera: Aizkolegi jauregira. XX. mendearen hasierako eraikuntza modernista horrek erakutsiko dizu duela mende batean jaurerriak izan zuen osperik handieneko garaia. Gaur egun itxita dago. Begiratoki bikain bat osatzen du parkearen gainean eta ibar mugakideak.(Kalkulatutako denbora: 6 eta 7 ordu bitartean)
- Plazazelai: 8 kilometroko ibilbide lineala da. Bertizko jaurerriaren eta Baztanen arteko muga zehazten duen atakaraino. (Kalkulatutako denbora: 5 ordu). Bizikletaz ibiltzeko baimena duen ibilbide bakarra da.
- Irretarazu bidexka: txondorretik abiaturik, mendi-bideetan dabilen 7 kilometroko zidorra da. Basoaren erabilpen tradizionalak erakusten ditu ibilbide horrek. (Kalkulatutako denbora: 4 ordu). Hona hemen luzera gutxiagoko bi aldaera: Senda del Suspiro (5 km) izenekoa eta Iturburuako (3 km) zidorra.

Edozein urtaro egokia da parkea bisitatzeko, baina uda partea aukeratzen baduzu, landarediak bere edertasun osoa erakutsiko dizu, bai eta itzal freskagarria eskaini ere. Udazken erdian, udako berdeminari hostoen gorria nagusituko zaio -era guztietako gorria- eta, zalantzarik gabe, garai paregabea izanen da hegazti aunitzen migrazioa ikusteko.

Bertizko Parkea ere oso toki egokia da Baztan aldean txangoak egin eta jauregien kanpoaldeko egitura eder-ederrak ikusteko. Konparazio batera, Arraioz, Elbete, Elizondo eta Iruritako jauregiak, denak XV. mendetik XVI. mendera bitartean Baztango harri gorriarekin eraikiak.

  • Ibilbide gomendatua, Bertiz jaurerriko ingurune hurbila ezagutzeko.
  • [+ ikusi fitxa osoa]

    Kokapena

    Ordutegia

    Otoño:

    • Septiembre: de lunes a domingo, 10:30 a 19:30.
    • Octubre: de lunes a domingo, de 10:30 a 18:00. Sábados y domingos de la primera quincena, 10:30 a 19:30.
    • Noviembre: de lunes a viernes, de 10:30 a 14:00 y de 15:00 a 17:30. Sábados y domingos de 10:30 a 17:30.
    • Diciembre: de lunes a viernes, de 10:30 a 13:30. Sábados y domingos, de 10:30 a 14:00.
    • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): de 10:30 a 19:30.
    • 1 de noviembre (festivo): de 10:30 a 17:30.
    • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): horario sin cambios, salvo los días 2, 3 y del 6 al 10, de 10:30 a 17:30.

    PREZIOAK

    Precio entrada: 3,00 €

    Oharrak:

    • Con carné joven y de estudiante: 1,50€.
    • Menores de 18 años, jubilados, pensionistas, parados y personas con discapacidad, gratuito.
    • Grupos de más de 15 personas: 2,70€

    Bisita gidatua

    Deskripzioa: paseos guiados por el bosque mediante empresas externas al Parque.

    Enpresa kudeatzailea:

    Navarra al natural: 628 649 249

    Baztantrek: 696 133 686

    Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da