Antolatu bidaia

Arbaiungo Arroila

Zintzurrak

Eguraldia

Arbaiungo Arroila
Arbaiungo arroila, Pirinioetako Zaraitzu ibarraren sarreran, Irunberri eta Erromantzatu artean dago eta, zalantzarik gabe, Nafarroako mendi zintzurrik handiena eta ikusgarriena da. Zaraitzu ibaiak harria zizelkatu du, paregabeko ikuskizuna sortuta. Horma bertikal ikusgarriak daude 6 kilometroan zehar.

Barnean landaredia aberatsa eta berezia hazten da, urtaroaren arabera sekulako edertasuna eskaintzen duena. Harkaitzetan sai arre asko eta asko bizi dira, amildegian zintzilik dagoen Isoko behatokitik ikus daitezkeenak. Arbaiungo arroilan elkarrekin bizi den aberastasun naturalari esker, Erreserba Naturala eta Hegaztien Babesgune Berezia izendatu dute.

Ezagutu dena arroila honi eta Nafarroako beste batzuei buruz Irunberriko Arroilen Interpretazio Zentroan.

Zaraitzu ibaiak Leire mendiarekin topo egitean zulatu duen zintzurra da Arbaiungo arroila. Higadurak zizelkatu ditu horma bertikalak milioika urtean zehar, ibaia arroilaren hondoan laketzen zen bitartean. Nafarroako arroilarik ikusgarriena da, bai luzeena delako -ia sei kilometro-, bai 300 metro arteko horma ikaragarriak dituelako -horietan erlaitzak, ezponda eta hartxingadiak daude-.

Pirinioetako Zaraitzu ibaiak hiru bihurgune egiten ditu iparretik hegora eta, ondoren, mendebalde/hegomendebaldera jotzen du. Lehenbiziko tartean, hormak errekaraino bertaraino iristen dira eta arroila barnean, aldiz, ezponda baten gainean pausatuta daude. Landaredia oparo eta jori hazten da sakon haietan eta, zenbaitetan, harritik beretik ateratzen da; eguzki aldea artez, erkametzez eta ipuruz beterik dago eta ospela, berriz, pagoz, haritzez, pinuz eta lizarrez. Udazkenean, hamaika kolorez janzten da arroila: berdeak, gorri eta gorriztak, hori eta horailak, gorriminak eta laranja-minak.

Ez da Isoko behatokia baino leku hoberik zintzurra ikusi eta miresteko. Behatokia amilburuan dago Zaraitzu ibaiaren ur gainean, Irunberritik Ezkarozera doan NA-178 errepidearen ondoan. Atera zaitez balkoi paregabe horretara eta erabat liluratuko zaitu naturaren txoko honen baitan dagoen edertasun eta lasaitasun ikusgarriak.

Begiak harkaitzetara goratzen badituzu, saien edo beste harrapari batzuen habiak ikusiko dituzu; azken urteotan, sai arreak izugarri ugaldu dira eta ohikoa izaten da inguru horretan hegan ikustea.

Gomendagarria da Irunberriko Arroilen Interpretazio Zentroa bisitatzea; bertan informazio interaktiboa dago Pirinio aurreko bidexka, flora, fauna eta kulturari buruz. Osatu zure bisita hurbil dagoen Irunberriko arroila ere bisitatuz; horretan barna ibiltzeko aukera izanen duzu, garai bateko Irati trenaren bidetik doan bidexkari esker -Espainiako lehen tren elektrikoa izan zen hura-.

  • Gomendatutako ibilbidea Arbaiungo arroilaren inguru hurbila ezagutzeko.
  • [+ ikusi fitxa osoa]

    Ba al zenekien...?

    La palabra "foz" es herencia del romance navarro, idioma extinguido al entrar la Edad Moderna.

    Kokapena

    Ordutegia

    Todo el año: acceso gratuito al mirador.

    Bisita gidatua

    Bisitaren prezioa: gratuito.

    Enpresa kudeatzailea: Centro de Interpretación de las Foces 948 880 874

    Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

    Informazio praktikoa