Antolatu bidaia

Tulebrasko Monasterio eta Museoa

Monasterioak

Multimedia

Tulebrasko Monasterioa
icono pie de fotoTulebrasko Monasterioa
Bóveda Monasterio de Tulebras
icono pie de fotoBóveda Monasterio de Tulebras

Eguraldia

Tulebrasko Monasterioa
Ureztatze sailen artean, Queiles ibaiaren ertzean eta Tulebrasko herri txikia osatzen duten etxeen ondoan -Nafarroako Erriberan-, hantxe dago eraikia Karitateko Andre Mariaren monasterioa, hots, zistertarren ordenak Espainian sortu zuen emakumeen lehen monasterioa. XII. mendean eraiki zutenetik, lekaimeak etenik gabe bizi izan dira han eta, duela urte batzuk, haiek ere arduratu ziren eraikuntza zaharberritzeaz.

Zistertarren arauak dio purutasuna bilatu behar dela, bai eta behar-beharrezkoa den huraxe ere, inolako apainkeriarik gabe. Eta hori ezin hobe betetzen da monasterio honetan. Gureganaino iritsi den ondarean hainbat gauza nabarmenduko ditugu: eliza, klaustroa, abade-jauregia, museoa eta erromatarren garaiko dorre baten arrastoak.

Monasterioa isilean bisitatu beharra dago eta horrek lasaitasuna sortuko du zugan, bai eta barne gogoetarako giroa ere. Bidenabar, arte erlijiosoari buruzko bilduma interesgarria aurkituko duzu.

Espainia osoan, Tuterakoa emakumeentzako lehen monasterioa izan zen, Santa Maria de las Dueñas izenarekin. 1149ean izan zen hura, baina 1157an Tulebrasera eraman zuten, hau da, Cascantetik 3 kilometrora dagoen 100 bizilaguneko herrira. Handik aurrera, Karitateko Ama Birjinari eskaini zitzaion. Monasterioak XII. mendean jo zuen goia eta gainbehera, aldiz, XIV. mendean hasi eta XV.ean segida izan zuen. Izan ere, gaztelauek herria suntsitu zuten eta monasterioa ere bai.

Monasteriora egiten den bisitan eliza eta museoa ikusteko aukera izaten da. Eliza zistertarra XII. mendekoa da, nabe bakarra du eta abside erdi-zirkularra izar-itxurako gangez estalia. Gangak XVI. mendean eraiki zituzten, hasierakoen ordez. Erreparatu XIII. mendeko aldare-mahai handiari, bai eta Karitateko Ama Birjinaren irudi gotikoari ere (XIV). Kanpoaldean, berriz, ikusi arretaz Ebanjelioaren aldeko atari erromaniko txikia.

Museoa eliza ondoan dago eta arte erlijiosoa dago ikusgai, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetakoa, zehazki.Hiru pieza eder hauek dira aipatzekoak: Ama Birjinaren Lokartzea erakusten duen erretaula errenazentista, Hirutasun Santuaren taula (Jerónimo Cósidak egindakoak, biak) eta Ohearen Ama Birjina originala, jantzi irudi barrokoen adibide ikonografiko berezia dena. Urregintza piezak, kantu-liburuak eta altzariak ezezik, dorre erromatar bat dago aldamenean, interes arkeologiko handiko piezak gordetzen dituena.
 
Museoko leiho txiki batetik, klaustroa ikusiko duzu. XVI. mendean eraiki zuten eta gurutzeria-gangak ditu. Abade-etxea XVIII. mendean eraiki zuten, barrokoa da eta adreiluzko aurrealdea du. Ate nagusiaren gainaldean alabastrozko armarri ederra ageri da.
 
Lekaimeek gidatzen dute museoko bisita, eta haiek ere etxeko opilak egin eta han bertan saltzen dituzte, artisautza-eztiarekin eta kosmetika naturaleko produktuekin batera.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Septiembre: de martes a sábados, de 11:00 a 13:30 y 16:15 a 18:00. Domingos, de 11:00 a 12:00 y de 16:15 a 18:00. Lunes cerrado.
  • A partir del 1 de octubre: sábados y domingos, de 16:15 a 17:45. **Los horarios pueden sufrir modificaciones a causa de las celebraciones litúrgicas.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 14 de octubre): horario sin cambios.
  • Puente de noviembre (del 1 al 4 de noviembre): cerrado.
  • Puente de diciembre (del 1 al 9 de diciembre): horario sin cambios.

Invierno:

  • Horario habitual: sábados y domingos, de 16:15 a 18:00.
  • Navidad (del 22 de diciembre al 7 de enero): horario sin cambios.
**Los horarios pueden sufrir modificaciones a causa de las celebraciones litúrgicas.
*** Para grupos de 8 personas o más concertar visita por teléfono.

PREZIOAK

Oharrak: se acepta la voluntad.

Bisita gidatua

Deskripzioa: se visita el museo y la iglesia. El claustro se puede ver sólo desde una ventana.

Enpresa kudeatzailea: 948 851 475

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa