Antolatu bidaia

Fiteroko monasterioa

Monasterioak

Eguraldia

VISITAS 2017

Consulta el programa de visitas para este año.

Plaza de los Absides.
Gustatuko al litzaizuke zistertarren ordenak Iberiar Penintsulan altxatu zuen lehenbiziko monasterioa ezagutzea?; 1185etik 1247ra eraikitako eta XVI. eta XVII. mendeetan handitutako hormen artean galtzea?; eta errege-erreginek, aita santuek, apezpikuek eta jaunek mendez mende irrikatu duten lekua gozatzea?

Fiteron dago, Nafarroako Erriberako herri txiki batean, ia mugakidea da Errioxarekin eta 1931tik hona monumentu nazionala da. Monasterioa Erdi Aroko arkitekturaren harribitxia da, ikusgarria benetan. Liluratuko zaitu.
 
Pizkundeko klaustro berritu berriak bi solairu ditu: beheko klaustroa, XVI. mendean eraikia, perimetro-hormak lehenagokoak badira ere, eta klaustrogaina, eraikitzen 1614an amaituta eta herrerar estilokoa. Klaustroa eta eliza lotzen dituen ateak krismoi interesgarria du.

Zistertarren ordenak Europan duen garrantzitsuenetakoa da bere abadia-eliza eta, barnean, baditu artelan nabarmenak: arabiar kutxatilak, Erdi Aroko kutxak eta erlikia-ontzi gotiko ederra, Limuosineko esmaltez egina Gainera, monasterioa abiapuntu egokia ere bada, inguruko naturan ibilaldi atseginak egiteko edo herritik 3 kilometrora dagoen Fiteroko bainuetxeko uretan murgiltzeko.

Fitero Nafarroako hego-mendebalaren muturrean dago, Alhama ibaiaren ibarraren erdian, Tuteratik 23 kilometrora. Monasterioa Fiteron bertan dago. Hasieran, herria monasteriotik urrun bazegoen ere, XV. mendean herria birpopulatu zen, lurraldearen defentsa handitzeko. Horrela, etxe berriak abadiaren inguruan eraiki ziren. Beraz, herrian berean dago eta zistertarren ordenak ez du era horretako monasterio askorik.

1931n monumentu nazional izendatua, 1140an sortu zen, baina obrak 1185an hasi ziren. Horietako eraikuntza batzuek ez dute gaur egun funtzio erlijiosorik: esaterako, ostatuan Udaletxea dago; ziegak moldatu eta han zaharren egoitza jarri zen; jangelan Kultur Etxea eta zinetokia daude eta, azkenik, liburutegia eta sukaldea museo bihurtu dira.

Bisitak aukera emanen dizu Erdi Aroko eraikuntzak ikusteko (XII eta XIII), adibidez, abadia-eliza. Gurutze latinoa du, hiru nabe, girola-itxurako burualdea eta bost kapera. Hortaz, ale paregabea da Espainiako ordena zistertarrean. Halaber, badira Erdi Aroko arrastoak liburutegiko hormetan, hau da, harresi zaharraren eta kapitulu-gelaren aztarnak, azken hori 1247an eraikia. Errenazimenduko klaustro oin karratuak harrituko zaitu, bai eta gain-klaustroak ere, XVI. mendeko estilo herrerianoari jarraiki eraikia.

Monasterioak baditu beste atal nabarmen batzuk: XVI. mendeko logela berria; XVI. mendeko abadia-jauregi manierista -XVII. mendean handitua-; eta liburutegia (1614).

Fiteron gorde diren urregintza piezen artean, hauek nabarmenduko ditugu: San Raimundoren beso erlikia -monasterioaren sortzailea-; San Andresen ekisaindua (XVIII); XVII. mendeko kalizak; zilarrez eta maskorrez eginiko nabeta bat (XVI); zilarrezko filigranako kopoia (XVII); bolizko kutxatila bat (966. urtekoa); esmaltezko pixide bat, 1200ekoa; boli-txapazko eta zurezko hiru kutxatila XI., XII. eta XIII. mendeetakoak eta, azkenik, erretaula nagusia, Rolan Mois pintoreak XVI. mendean margotua.

Fiterotik abiatuta, ibilaldi ederrak eginen ditugu. Esaterako: 7,7 kilometro dituen Cruz de Atalaya deritzona. Herriaren gainaldetik abiatzen da futbol-zelaiaren ondotik; bada beste bat, 8,2 kilometro dituen Circuito de Roscas izenekoa. Zehazki, Fiterotik Cascante eta Valderde aldera doazen errepideen bidegurutzetik abiatzen da. Azken horrek Tudejeneko gaztelu arabiarraren aurriak zeharkatzen ditu, fraideen elurzuloa -monjeek elurra gordetzeko erabiltzen zuten harrizko putzu handia, olibadi erdian-, eta mairuen kobazuloa. Bécquer idazleak idatzitako elezaharraren arabera, gauero printzesa mairu baten arima agertzen da koban eta ur bila ari da berak maite duen kristauari eramateko.

Era berean, baduzu aukera Fiteroko bainuetxea bisitatzeko eta ur termaletan murgiltzeko. Oso ur ona da erreumari, artrosiari eta asmari aurre egiteko; bestela, zoaz Hiru Erregeen mugarrira. Madrildik Irunera doan errepidean dago, Valderdetik 3 kilometrora. Nafarroako, Gaztelako eta Aragoiko erresumetako erregeak biltzen omen ziren eta bakoitzak ba omen zuen jateko edo eztabaidatzeko aukera bere lurraldetik atera gabe.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: visita libre al claustro, sala capitular, cocina y refectorio:

  • Horario habitual: de martes a sábado, de 11:00 a 13:30 y de 17:00 a 19:00. Domingos y festivos, de 11:00 a 13:30. Lunes, cerrado.

Bisita gidatua

Deskripzioa: existen dos tipos de visitas:

  1. Visita al claustro, sala capitular, cocina y refertorio. Duración aproximada: 20 minutos.
  2. Visita a la iglesia abacial. Duración aproximada: 45 minutos.

Bisitaren prezioa:

  • 3€
  • Grupos (mínimo 15 personas), 2€.

Ordutegia - Todo el año:

  1. Visita al claustro, sala capitular, cocina y refertorio: de martes a sábado, a las 11:30, 13:15 y 17:30. Domingos y festivos, a las 12:00. Lunes, cerrado. Del 13 al 18 de junio no hay visitas guiadas.
  2. Visita a la Iglesia Abacial: de lunes a sabado, a las 12:00. Domingo y festivos, a las 12:45.

Oharrak

Consulta la web www.fiterocisterciense.com para conocer con precisión todos los horarios de visita.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa