Antolatu bidaia

Uharteko Markesaren Jauregia

Gazteluak/Jauregiak

Multimedia

Uharteko Markesaren Jauregia
icono pie de fotoUharteko Markesaren Jauregia
Fachada
icono pie de fotoFachada

Eguraldia

Uharteko Markesaren Jauregia
Tuteran dagoen Uharteko markesaren jauregia eraikin barrokoa da eta liluratu eginen zaitu. Horrela, XVIII. mendeko gustuak agerian daude fatxada nagusiaren apainketa jorian, barneko patioaren eraikuntza oparoan, bai eta eskailera inperialean ere, zalantzarik gabe Nafarroako eskailerarik ederrena.

Argi jokoak funtsezkoak gertatzen dira eta, alde horretatik, begirada eramanaraziko dizute patioa estaltzen duen linterna ederreraino. Bada, horrek guztiak liluratuko zaitu. Gaur egun, jauregia udal liburutegiaren eta hiriko artxiboaren egoitza da. Mendez mende, Tuteran bisitari ibilitako jende ospetsuen bizitokia izan zen, esaterako, Karlos IV.a, Fernando VII.a edo Isabel II.a Gaztelakoaren bizitokia.

Uharteko markesaren jauregia Herrerias kalean dago, Tuterako mendebaldean, kristauek hiria konkistatu ondoren arabiarrek harresiz bestaldean eraiki zuten auzoan, hain zuzen. Nafarroako Erriberako barrokoaren adibiderik adierazgarriena da arkitektura zibilari dagokionez. Eraikin eder honetako gauzarik nabarmenena fatxada nagusiaren apainketa da eta barnealdean, berriz, eskailera inperiala, patioa eta estalkia.

Eraikina egiteko, aprobetxatu zituzten orubean zeuden Erdi Aroko hiru etxe, hirurak estuak eta sakonak. Eraikina 1742tik 1745era altxatu zen, eta baditu upeltegiak, beheko solairua, solairu noblea -areto nagusien solairua-, bigarren solairua -logelak hortxe zeuden- eta, azkenik, hirugarrena, morroi eta neskameek erabilitakoa.

Jauregiko fatxada nagusia Mercadal kalean dago. Hurbildu eta ikusi alde guztietatik darion apainketa joria: irudiak eta landare gaiak leiho eta balkoien inguruan ageri dira. Hainbat igeltsu geruza eman zizkioten gainazalerari, paretan fresko-pinturak egiteko. Gaur egun, sarbidea Herrerias kaleko fatxadan dago, adreiluzkoa da eta askoz ere itxura soilagoa dario.

Uharteko markesaren jauregiko patioan izanen duzu zertaz goza: eskailera inperial bikoitza, Nafarroako ederrenetakoa ziurrenera. Hartatik igotzen bazara, hainbat ikuspegi lortuko dituzu. Gainera, argi jokoek ikuspegi horietako bakoitza nabarmenduko dute eta, horrela, eraikinaren barrokotasuna areagotzen da. Ez zaitez patiotik joan begiak gorantz altxatu gabe. Han goian ganga dago eta linterna eder-ederra ere bai. Halaber, badaude sabaitik erotzen diren lau zintzilikario eta, haietatik dilindan, lau kupido barroko.

Hasieran, jauregia diseinatu zen bi familia bizitzeko: Francisca de Francia andrearena eta bere seme Diego Huarte y de Franciarena, Uharteko maiorazkoaren jabea. Agian, horregatik ditu jauregiak bi sarrera bi kale desberdinetan, eskailera bikoitza eta, agian, hortik dator aretoen banaketa berezi hori.

Eraikin eder honetan ostatu hartu zuten Isabel II.a, Alfontso XII.a edo Espartero jenerala bezalako gizon-emakume ospetsuek. Gaur egun, udal liburutegiaren eta hiriko artxiboen egoitza da. Era berean, badago museo txiki bat eta bertan ikusgai San Adriango markesen berlina eder bat, XVIII. mendekoa.

Uharteko markesaren jauregia ikusi ondoren, ez galdu Tuterako beste eraikin batzuk bisitatzeko aukera: San Adriango markesarena, Decanal jauregia, edo arteari begira garrantzi handia dutenak, esaterako, Andre Mariaren katedrala.

Kokapena

Wifi gunea 

Ordutegia

Otoño:

  • Horario habitual: de lunes a viernes de 9:00 a 20:30. Sábados y domingos, cerrado.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 14 de octubre): horario sin cambios salvo día 12, cerrado.
  • Puente de noviembre (del 1 al 4 de noviembre): horario sin cambios salvo día 1, cerrado.
  • Puente de diciembre (del 1 al 9 de ciembre): horario sin cambios salvo días 3 y 6, cerrado.

Invierno:

  • Horario habitual: de lunes a viernes, de 9:00 a 20:30. Sábados y domingos, cerrado.
  • Navidad (del 23 de diciembre al 7 de enero): horario sin cambios salvo el día 5, de 9:00 a 15:00 y los días 25 y 1, cerrados.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Bisita gidatua

Deskripzioa:

"De ruta por Tudela" es un paseo que permite visitar 3 de los edificios más emblemáticos de la ciudad, durante 2 horas. Se visitan:

  1. El Palacio del Marqués de San Adrian
  2. La Casa del Almirante
  3. El tercer edificio varía en función de la fecha:
  • De marzo a octubre: la Torre Monreal con su cámara oscura.
  • De noviembre a febrero: el Palacio del Marqués de Huarte.

Bisitaren prezioa:

  • De marzo a octubre (incluye la Torre Monreal): 3€.
  • Noviembre y diciembre: 2€.
  • Niños menores de 12 años, gratis.
  • Grupos, consultar.

Enpresa kudeatzailea: turismo@tudela.es

Ordutegia - Todo el año: confirmar horarios en la oficina de turismo, 948 848 058.

Ordutegia - Otoño:

  • Noviembre y diciembre: sábado a las 11:30 y 17:00, domingo a las 17:00. Salida desde la Plaza de los Fueros.
  • Puente de diciembre (del 1 al 9 de diciembre): horario sin cambios, salvo los días 3, 4, 5, 6 y 7, a las 11:30 y 17:00.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria TUDELA
  • Zonaldea Erribera
  • Helbidea Calle Herrerías 14
  • Esteka interesgarriak
  • Telefonoa 948848330 - 948848083
  • Estiloa Barrokoa
  • Bisita gidatua Bisita gidatua