Antolatu bidaia

Andre Maria Magdalenaren Eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

Andre Maria Magdalenaren eliza barrua

Eguraldia

Andre Maria Magdalenaren eliza barrua
Andre Maria Magdalenaren eliza Ebro emaritsura begira dago, ibaia Tuteran sigi-sagan dabilen bitartean. Trazatu zorrotzez eta soilez eraikitako dorre erromanikoa arratsalde apalarekin batera laranjatu eta, uretaraino ailegatzen den bere itzalak elizaren dotorezia nabarmentzen du, bai eta bere sendotasuna hautsi ere.

Atarian badira Itun Berriko eszenak kontatzen dituzten harrizko tailuak, animalia mitologikoekin, landare apaingarriekin eta ohiko lanbideekin nahasirik. Urretan apaindua dagoen erretaula nagusian islatu egiten da ilunabarrari darion urre kolorea, eta Maria Magdalena da erretaula buru.

Tuterak, hau da, Erriberako hiriburuak, badu liluratuko gaituen eraikuntza erromaniko ederra: Andre Maria Magdalenaren eliza. Ebroren zubiaren aurrean dago zut, Judutegi Berriaren ondoan, eta XII. mendearen bigarren erdian eraiki zuten, ziurrenik tenplu mozarabiar baten gainean.

Elizan sartu baino lehen, komeni da iru gorputzeko dorre bati erreparatzea: goikoak bi arku soil ditu eta behekoak, aldiz, arku bikoitza landare kapitelez apaindutako zutabeen gainean.

Atari nagusia da Tuteran ikus daitekeen estilo erromanikorik petoena. Jori eta oparo apainduta dauden lau arkiboltaz osaturik dago. Apaingarriak Itun Berriko eszenak, animalia mitologikoak eta landare motiboak dira. Tinpanoko pantokrator bikaina nabarmendu behar da (Kristo errege), lau ebanjelarien ikurrak dituena. Modilloi figuratiboetan bermatutako teilatu-hegal batek babestua dago multzo osoa. Modilloi horiek hainbat lanbideren irudikapenak dira. Horrela, hargin bat ageri da, musikari bat edo segalari bat. Iparreko atea bereziki aipatu beharra dago, berrikitan zaharberritua, erromanikoa ere eta krismoi baten bidez azkendua. Krismoia Kristoren ikurra da eta ate gainean paratzen da babes espiritual gisa.

Behin barnera sarturik, eraikinak nabe bakarra du, laukizuzena, zirkulu erdiko ganga zorrotz batek estalia. Sei parpain-arkuk sendotutako ganga da hori. Arku horiek hormari atxikiak dauden zutabeetan bermatuak daude eta zutabeek apainketa bejetala eta historiatua duten kapitelak dituzte gainean. Eskulturetako ikonografia osoak badu zerikusi zuzena Andre Mariaren katedralean landutako irudiekin. Katedraleko klaustroa garai hartan eraikitzen ari ziren.

Merezi du merezi duenez estilo platereskoan (XVI. mendea) egindako erretaula nagusiraino hurbiltzea. Magdalenari eskainia dago eta irudi hori erretaularen erdialdean ageri da. Kolore distiragarri biziak liluratuko zaitu, urretan egindako apainketak areagotua.

XVI. mendean, moldaketa lanak egin zituzten elizan. Urte haietan altxatu ziren Santa Anari eta Nuestra Señora de la Esclavitud izeneko Amari eskainitako kaperak. Lehenbizikoan, estilo hispaniar-flandestarrari jarraiki egindako tailua dago, XV. mendekoa. Kapera horiek elizako oina aldatu zuten. Geroago, barroko garaian, Arimen eta Kristo Sainduaren kaperak eraiki ziren.

Magdalenaren eliza ikusi ondoren, aukera izanen duzu Judutegi Berria izeneko auzoa ezagutzeko. Kalexka bihurriz betetako ingurua da, San Migel kalearen inguruan. Beste aukera bat da Santa Barbara muinoraino igotzea. Han goian Jesusen Bihotzaren monumentua dago eta Erdi Aroko gaztelu kristauaren arrastoak ere bai. Behatoki aparta da Tuterako ikuspegi hoberenak gozatzeko.
[+ ikusi fitxa osoa]

Ba al zenekien...?

fue declarada Bien de Interés Cultural en 1983.

Kokapena

Ordutegia

Otoño: acceso mediante visita guiada concertada.

PREZIOAK

Oharrak: la voluntad.

Bisita gidatua

Deskripzioa: iglesia incluida dentro de la visita monumental a Tudela.

Bisitaren prezioa: 4€

Enpresa kudeatzailea: Guías del Museo de Tudela - Palacio Decanal 948 402 161 info@museodetudela.com

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria TUDELA
  • Zonaldea Erribera
  • Helbidea Calle Portal
  • Esteka interesgarriak
  • Estiloa Erromanikoa
  • Babestutako obra edo lekua Bien de Interés Cultural
  • Bisita gidatua Bisita gidatua