Antolatu bidaia

Tuterako katedrala

Katedralak

Multimedia

Tuterako katedrala
icono pie de fotoTuterako katedrala
Tuterako katedrala
icono pie de fotoTuterako katedrala
Tuterako katedrala - Sta Ana
icono pie de fotoTuterako katedrala - Sta Ana
Vídeo portada del juicio final de la Catedral de Tudela con policromía
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

Oharpena

La puerta del Juicio está en proceso de restauración. El acceso a la catedral es a través del Museo de Tudela-Palacio Decanal.

Tuterako katedrala
Tuterako eraikinik adierazgarriena Andre Mariaren katedrala da. 1884az geroztik, monumentu nazionala da, eta XII. mendean eraiki zuten hiriko meskita nagusiaren gainean. Tenpluak arte kontuetan gordeak dituen altxorrak ezagutu baino lehen, komeni da haren hiru atariak xehetasunez ikustea. Ikusgarriena atari nagusia da, Azken Judizioarena esaten zaion atea, alegia. Hainbat urtez sakon zaharberritu dute eta bisitariak katedralaren erdiko nabe gotiko argitsua eta kapera nahiz erretaula eder-ederrak ikusi ahal du.

Nafarroako Erriberak arte ondare aberatsa eskaintzen dio bisitariari eta horren adierazgarririk gorena Tuterako katedrala da, 1884an monumentu nazionala deklaratua. Katedrala udalerriko kolegiata izan zen aspaldian eta 1180an hasi ziren eraikitzen, zistertarren arkitekturaren arauei jarraiki eta meskita zaharraren arrastoak baliatuta.

Tenplua Alde Zaharraren bihotzean dago eta hiru ate ditu. Hegoaldeko atari erromanikoa edo Ama Birjinarena, hiruetan zaharrena; bere zutabeetako kapiteletan Kristoren mirariak ageri dira. Iparraldeko ataria ere erromanikoa da, baina geroago eraikia eta Andre Mariarena deitzen diote. Eta, zalantzarik gabe, hiruretan ikusgarriena Azken Judizioaren ataria da. Erromanikoa eta gotikoa nahasita, dekorazio eder-ederraz dago jantzia: Genesiaren eta Itun Zaharraren irudiak, eta Azken Judizioaren irudikapena. Ezkerrean, Paradisua eta gizon-emakume zintzoentzako sariak; eskuinean, aldiz, infernua eta bekatuak, horien artean lizunkeria, diruzalekeria, sabelkeria eta birao egitea.

Katedralak klaustro erromaniko ederra du, handi-handia, XII. mendearen azkenean eraikia. Hiru eskultorek egin zuten, gutxienez. Lorategi ederra inguratzen duzun bitartean, erreparatu zutabeetako kapitelei, Itun Berriko pasarteen bidez apainduak.

Katedralak artelan ikusgarriak ere baditu barnean. Oinplano erromanikoa du, hiru nabetan zatitua, gurutze gotiko ikusgarria eta T itxurako burualdea. Aldare nagusiaren aurrean, elizaren erdian, koruko aulkiak daude, Ubrayko Esteban frantziarrak tailatuak. Guztira, 86 eserleku dira eta erdikoak grabatu bitxia du. Badirudi artistak arazoren bat izan zuela lana kobratzeko, eta bi bele tailatu zituen giza buru baten begiei mokokadaka. Beraz, esaera zahar honen aipamen garbia da: "Lagundu deabruari, emanen dizu infernua sari".

Eraikin preziatu honetatik atera baino lehen, komeni da erdiko absidera joatea, erretaula nagusia ikusteko; estilo gotiko hispaniar-flandestarretan egina dago (XV. mendea). Ondoan, alboko gangetako batean, Ama Birjina Zuriaren eskultura erromaniko bikaina dago. Halaber, merezi du Tuterako zaindariaren tailu gotikoa duen Santa Anaren kapera barrokoa bisitatzea, eta ikusi ere ikus itzazue beste bi kapera: Espiritu Sainduarena (XVIII. mendekoa) eta San Martinena, burdinsare plateresko ederra duena. Esperantzaren Ama Birjina kapera, Francisco de Villaespesa kantzilerraren hilobia gordetzen duena; jatorri aragoarra zuen elizgizon noblea zen, 1421ean zendua. Alabastro polikromatuz egindako obra monumentala da, XV. mendearen hasierako estilo gotikokoa.

Kultur ibilbide honi bukaera ezin hobea emateko, gal zaitezte Tuterak bere garaian izan zituen judutegietako eta mairu-auzoetako karrika estu eta pasabideetan barna. Ezker-eskuin, arkitektura altxor ederrak gozatuko dituzue. Bestela, jo hiriko jatetxeetako batera, Erriberako baratzeetako barazki famatuak ahogozatzera.

Ba al zenekien...?

Viernes 18 de mayo, Día de las Catedrales, acceso gratuito.

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Hasta el 31 de octubre: lunes a sábados, de 11:30 a 13:30 y de 16:00 a 19:00. Domingos, de 11:30 a 13:30.  **Misa, a las 11:00 en la capilla de Santa Ana. **Los horarios pueden sufrir modificaciones por celebraciones religiosas.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 14 de octubre): horario sin cambios, salvo día 12,  de 11:30 a 13:30.
  • Puente de noviembre (del 1 al 4 de noviembre): horario sin cambios, salvo día 1, de 11:30 a 13:30.
  • A partir del 1 de noviembre: de lunes a viernes, de 11:30 a 13:30 y de 16:00 a 19:00. Sábados, de 11.30 a 13:30.
  • Puente de diciembre (del 1 al 9 de diciembre): días 1, 3, 6 y 8, de 11:30  a 13:30. Días 4, 5 y 7, de 11:30 a 13:30 y de 16:00 a 19:00.

Invierno:

  • Horario habitual: de lunes a viernes, de 11:30 a 13:30 y de 16:00 a 19:00. Sábados y Festivos  de 11:30 a 13:30.
  • A partir del 20 de diciembre: de 11:30 a 13:30.
  • Navidad (del 22 de diciembre al 7 de enero): de lunes a domingo de 11:30 a 13:30. Los días 24, 25, 26, 31 y 1 cerrados.
  • A partir del 8 de enero: horario habitual.
** Misas diarias, a las 11:00 en la capilla de Santa Ana.

PREZIOAK

Precio entrada: 4,00 €

Oharrak: reducida 3 € (jubilados, pensionistas, carnet joven, minusválidos, ICOM y grupos a partir de 15 personas). 2 € para niños de 7 a 12 años.

Bisita gidatua

Deskripzioa: posibilidad de otros horarios para grupos, concertando con antelación. **Si hay culto no puede realizarse la visita guiada.

Bisitaren prezioa: 4€

Enpresa kudeatzailea: Palacio Decanal - Museo de Tudela, 948 402 161.

Oharrak

Accesos a la catedral:

  • A través del Museo de Tudela - Palacio Decanal: de lunes a sábado por las mañanas.
  • A través de la calle Roso: sábados tardes y domingos mañana.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa