

Errege Bardeako Natur Parkea

Errege Bardeako Natur Parkea




Herria: ARGUEDAS
Helbidea: Comunidad de Bardenas Reales de Navarra
Zonaldea: Erribera
Esteka interesgarriak:
E-posta: turismo@bardenasreales.es
Edertasun basatia duen parke natural bat da, UNESCOk Biosferako erreserba izendatutakoa. 42.500 hektarea dituen eremua da, ia basamortuaren antza duena, eta bisitatzen den aldi bakoitzean harritzeko moduko sorpresak eskaintzen ditu. Nafarroako hego-ekialdean dagoen ikuskizun paregabea da, Tuteratikhurbil, itxura gordina eta ezatsegina badu ere, balio natural handiak gordetzen dituena.
Errege Bardean forma bitxiak zizelkatu dira zoruko buztinak, igeltsuak eta hareharria higatzearen ondorioz, eta ilargikoa ematen duen paisaia sortu da, sakanek, meseta lauek, kareharriek eta muino bakartiek osatutakoa. Margolarien eta idazleen inspirazio iturria eta telebistako iragarkien, musika-bideoen eta filmen eszenatokia; azken horien artean "Airbag", "Acción Mutante", "Orgullo y Pasión" edo "El mundo nunca es suficiente" aipa daitezke.
Zure kabuz joanez gero bide seinaleztatu ugari topatuko dituzu oinez, bizikletaz, zaldiz edo ibilgailu motordunez egiteko (kontsultatu mugak eta araudia Errege Bardeako Batzarrarekin). Gidari adituen eskutik ahaztu ezinezko bazterrak ezagutuko dituzu, kondairako oihartzunak dakartzanak, esaterako, ospe handiko Sanchicorrota bidelapurra, bere zaldiaren ferrak alderantziz jarriz bere atzetik zebiltzanak nahasten zituena. Ihes egin ezazu zuk ere harritu eginen zaituen paraje paregabe honetara!
Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak