Antolatu bidaia

Yamaguchi parkea

Parkeak eta lorategiak

Multimedia

Yamaguchi parkea
Flora en Yamaguchi
Parque Yamaguchi
Parque Yamaguchi

Eguraldia

Yamaguchi parkea
Iruña berdegune ederrez zipriztindua dago, baina guztietan bitxiena Yamaguchi Parkea da, zalantzarik gabe. Guztira, 85.000 metro karratu, hiriko eremurik modernoetako batean.

Ekialdeko estilokoa da, paisajista japoniar zenbaitek 1997an diseinatua. Beraz, Japoniako kulturaren arabera egindako lorategia da goitik behera, dotoretasunez eta fintasunez jantzita. Parkea Iruña eta Yahaguchi -Hiroshimatik oso hurbil- hirien arteko senidetasunaren ikurra da. 1980an izan zen hura, San Frantzisko Xabier -Nafarroako zaindaria- bazter haietan, XVI. mendean, ebanjelari ibili izanaren oroitzapenetan.

Landareak eta zuhaitzen artean -batzuk autoktonoak- badira Japoniako apaingarriak: suhama (hondartza), azumaya (urmaelaren gaineko etxola), yatsubashi eta ishibasi (zubiak), taki (ur-jauzia) eta lakuko geyserra, hots, altueran 20 metro hartzen dituen ur zorrotada. Ibili japoniarrek lau urtaroak omentzeko diseinatu duten parkean, zure zentzumenen gozamenerako.

Yamaguchi Parkea ospitaleen eremutik oso hurbil dago eta ezohiko berdegunea da, berezitasunez betea. Bere ibilian, bisitariaren gogoa Ekialdera lerratuko da eta mutur batean Planetarioa joko du begiz. Ez omen da mundu zabalean horren zeru-ganga handirik eta, egunero, zientzia zabaltzeko topaketak, erakusketak eta proiekzioak egiten dira jende guztiarentzat.

Parkearen inguruan, abangoardiako arkitektura diseinua dago, Oriol Bohigas arkitekto kataluniarrak egina (1994). U itxurako eraikinak, iturriak eta arkupe-plazak Errioxa kalean. Zinetoki eta atari zabaleko ostalaritza establezimendu ugari daude, denak aisiarako eta dibertsiorako toki aproposak. Horra hiriaren isla, bizi-kalitatez eta modernotasunez ziztuan gorantz doan hiriaren isla, alegia.

Lantegi zahar baten orubean sortua, japoniar lorategi tradizional honek gogoetarako gonbit egiten digu. Lorategi molde horren sorrera VII. mendekoa da. Sinbologiari begira, lau urtaroen ospakizuna bildua dago eta Tearen Ospakizunean barneratuko du bisitaria -XVI. mendeko ohitura-. Horrek eraginik, lorategi hau gogoetarako txokoa da, eguneroko bizimodu zaratatsutik urrun.

Japoniar lorategi horrek hartua du Yamaguchi Parkearen bihotza. Guztira, 4.000 metro ditu luze zabaleran. Urmael bat da, lorategiz inguraturik eta hantxe ageri dira Ekialdeko kulturaren osagaiak, denak elkarren artean lotuak, oinezkoentzako bideen bitartez. Gainontzekoan, bostehun tona harri dira, bai eta 400 zuhaitz eta 600 landare ere.

Sar zaitez parkean mendebaldetik, hau da, Planetario ondotik. Bermatu zaitez barandan, jaitsi begirada eta begiratu aurrerantz: lakuaren gainean, zeramikazko plaka bat dago enbor batzuen gainean, Concha Cilveti iruindar eskultoreak egindakoa. Senidetasunaren ikurra da eta, aldi berean, behatzailearen aitzinean zabaltzen den ikuspegiaren gida. Gero, begiratu zure ezkerretara.

Hantxe dago suhama edo hareazko eta harrizko hondartza. Aurrean, lakuaren beste muturrean, yatsubashi dago, hau da, oinezkoentzako bi pasabide lotzen dituen zaldaina edo zurezko zubia. Ondoren, eraman begiak eskuinetarantz. Han ishibasi aurkituko duzu, hots, harrizko zubia, bizitzako bideen ikurra, alegia. Han ere taki edo ur-jauzia. Oro iragaiten eta aldatzen den ikurra da ur hori.

Jarraian, azumaya edo zurezko etxola, urmaelaren gainean palafito moduan eraikia. Zalantzarik gabe, leku ezin hobea lorategia bere osoan ikusteko. Zoaz haraino eta aurre-aurrean ikusiko duzu, zuzen-zuzenean: lerdena, harroa, boteretsua. Horra altueran hogei metrotik gora hartzen duen ur zorrotada edo geyserra, urmaelaren ardatzaren gainean zut, haizea suminduta ez dagoenean, behintzat.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso libre.

PREZIOAK

Oharrak: acceso gratuito.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria PAMPLONA
  • Zonaldea Iruñerria
  • Helbidea Jardines Calle La Rioja (Cerca de la Clínica Universitaria)
  • Esteka interesgarriak