Antolatu bidaia

Taconerako Lorategiak

Parkeak eta lorategiak

Eguraldia


Taconerako lorategiak Iruñeko parkerik zahar eta ederrenak dira, bai eta ezagunenak ere. Ia 90.000 metro karratu hartzen ditu Taconerak, harresien inguruan dago, Alde Zaharretik oso hurbil, estilo erromantikoari jarraiki eta Versaillesko airean egina.

Egiturari begira, zuhaitzak eta loreak tartekaturik daude era askotako eskultura lanekin eta horrek hainbat ibilbide egiteko aukera ematen du. Baina leku zoragarri honen ezaugarri nagusia lubanarroetan dagoen zoo txikia da: hantxe bizi dira oreinak, ahateak, faisaiak, zisneak, indioilarrak... erdi askatasunean.

Taconeran bazabiltza, garaipen arkuen antzeko portaleak aurkituko dituzu, Julian Gayarre erronkariar abeslari ospetsuaren monumentua, hainbat eskultura -horien artean Mariblanca ezaguna- edo Teobaldo II.aren ogiba-arkuak. Café Vienes izeneko kafetegia hiriko sortzaileen eta ikasleen ohiko topalekua izaten da.

Hiriko1719ko planoetan jadanik ageri da Taconera berdegune gisa. Parkea zabalik dago egunez eta gauez. Bere sarbide nagusia San Nikolaseko portalea da (1666), garaipen arku barrokoa, Basotxo kalean dagoena. Halaber, Taconerako portaletik sar gaitezke, Antoniuttiko lorategien ondoan.

Taconerak bete-betean liluratuko zaitu hantxe sartu bezain laster. Aski duzu Navas de Tolosa kalean zabaltzen den behatokira joatea, harresien arteko lubanarroetan dagoen zoo txikia ikusteko. Oreinak, untxiak, adarzabalak, ahateak, faisaiak, zisneak, ahuntzak, indioilarrak eta beste ahate mota batzuk. Lubanarroaren beste aldean, iparraldean, beste behatoki batek aukera emanen dizu animaliak ikusteko, bost ogiba-arku ederren bidez.
Oso landaredi aberatsa du, zuhaitz zaharrez eta exotikoez edeki jantzita.

Parkearen inguruan hiria inguratzen zuten harresiak daude. Gainera, baditu apaingarriak, zure ibilian pausaldi txikiak egin ditzazun: Gayarreren omenezko oroitarria, erdiko paseoan. Erronkariko abeslaria mundu zabalean izan zen ospetsua (1844-1890). Handik oso hurbil, beste parterre batek Hilarion Eslava burlatar musikaria goraipatzen du (1807-1878).

Zuhaitzen artean ezkutaturik, ez ahaztu Mariblanca agurtzeaz. XVIII. mende bukaerako eskultura da, hiriko irudirik ezagun eta maitatuenetakoa. Oparotasunaren edo Ongitasunaren ikurra da.

Iparraldean, parkeak beste behatoki bat du, Iruñeko auzo batzuk ederki ikusteko. Han ere Santa Engraziako portale zaharra dago -gaur egun, Portale Berria deitua-. Parkearen sarbideetako bat da.

Haurrek ere badute haientzako aisia parkerik. Oso hurbil edateko ur ona duen iturria dago, bai eta ostalaritza zerbitzuak ere. Café Vienes -lehenago, txirrindulak alokatzeko etxola zen- barruti txukun eta apaina da, sofora japoniar deitutako zuhaitz bihurritu baten azpian. Oso oparoa da bertako karta kafe, te eta tarta goxotan.

Larrainako parkea Taconerakoaren segida da eta ikuspegi ezin hobeak ditu Arga ibaira. Aldamenean Antoniuttiko parkea dago, hau da, zuhaitzez betetako parke freskoa. Hantxe daude patinaje pista, haurrentzako parkea eta skate pista.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso libre.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da