Antolatu bidaia

Nafarroako Jauregia

Gazteluak/Jauregiak

Multimedia

Nafarroako Jauregia - lorategiak
Nafarroako Jauregia

Eguraldia

Nafarroako Jauregia - lorategiak
Gazteluko plazaren eta Sarasate pasealekuaren artean, Iruñeko bihotzean, eraikia dago Nafarroako Jauregia. Gobernuko lehendakaritzaren egoitza da, bai eta Foru Komunitateko beste administrazio-departamentuetakoa ere. Jose de Nagusiak 1840an egin zuen eraikinaren proiektua. Estiloaren aldetik, neoklasikoa da, serioa, irmoa eta solemnea, zutabe ugariz inguratua.

Barnealdeari begira, eremu noblearen handitasuna eta dotorezia nabarmenduko ditugu, Tronuaren Aretoa esaten zaio eta oparotasunez apaindua dago, agintearen ikur gisa. Nafar Gobernuko lehendakariaren bulegoa da Jauregiko atalik luxuenetakoa eta bi dira bitxi nagusiak: Fernando VII.aren erretratua, Goyak margotua, eta Navas de Tolosako bataila (1212) islatzen duen tapiz handia.

Kanpoko lorategian badago sekuoia erraldoi bat, hiriko zuhaitzik altuena da.

Jendeak "Diputazioa" esaten dio Nafarroako Jauregiari eta Gobernu autonomoaren egoitza da. Estilo neoklasikoan egina, bere fatxadetako bat Foruen monumentuari begira dago, Sarasate pasealekuan, eta bestea Karlos III.ari eta Gazteluko Plazari.

Fatxada nagusian Fructuoso Ordunak egindako eskultura multzoa dago (1951), Nafarroako armarria barne, gizonezko bat alde banatan duela: menditarra bat, Erriberakoa bestea. Bi horma-hobitan brontzezko irudi bi daude: errege Antso VII.a Azkarra eta Antso Handia dira. Fatxada horretako arkupeetan oraindik ere ageri dira Espainiako Gerra Zibilean izandako bonbardaketa batek eragin zituen kalteak.

Fatxada nagusiaren ondoan, lorategia burdinsare batez hesitua dago eta Artxibo Nagusia izandako eraikina dago bertan. Lorategi horretan dago hiriko zuhaitzik altuena: 37 metro dituen sekuoia lerden-lerdena. Bere inguruak zazpi metro ditu. 150 urte ditu eta Jose Maria Gaston eta Echeverzek ekarri zuen Ameriketatik. Zehazki, 1855ean Gorteetarako diputatu hautatu zuten eta orduantxe landatu zuen Jauregiko lorategian.

Beste fatxada berriagoa da, Jose eta Javier Yarnoz arkitektoek egina, eta Karlos III.a etorkibideari begira dago, Gayarre Antzokiaren aurrean. Fatxada hori sortu zen, Gazteluko Plazari irteera emateko. Egituran ageri duen soiltasuna fatxada nagusikoaren antzekoa da.

Barnealdean, badira margolan eta horma-pintura interesgarriak, gehienak XIX. eta XX: mendeetakoak. Nafarroako historiaren une batzuk ageri dira eta hiru solairuko eraikin honetako aretoetan eta pasabideetan daude barreiatuak. Horrela, "Tronuaren Aretoan", solairu noblean, - marmolez, belusez, kristalez, armarriz, ispiluz, argi-armiarmaz, argimutilez, urreztaturiko izkutuz, pitxerrez eta bestez apainduta- zortzi olio-pintura daude. Egileak Francisco de Aznar, Alejandro Ferrant eta Constantino Corona dira. Gainera, Nafarroako errege-erreginen 32 erretratu ere badaude, gorputz osokoak, eta gai historikoa agertzen duten beste margolan eta tapiz batzuk ere bai, denak XVII. mendekoak. Gainera, aretoan kapera bat dago, errege-kabinete zaharra.

Solairu noblean ere lehendakariaren bulegoa dago; aurreganbera, Vianako Printzearen erretratua duena; presidenteen aretoa, areto berdea, Bilkura Aretoa eta Areto Isabelinoa. Jauregian ikusgai dauden margolan eta horma-pintura gehienetan errege-erreginak eta itzal handiko pertsonak ageri dira. Goyak margotutako Fernando VII.aren erretratuaz gain, Maria Cristina erreginarena ere nabarmendu behar da edo Isabel II.arena, haur zelarik. Antonio M. Esquivel da egilea.

Egunero, eguerdiko 12etan, Diputazioko erloju ederrak Nafarroako ereserkia jotzen du. Doinu hori oso ongi entzuten da aldameneko kaleetatik. Bidenabar esateko, inguru hori hiriaren merkataritza gunerik biziena da eta jende askoren ibiltokia. Oso erloju animatua da. Izan ere, Eguberrietan gabon-kantak jotzen ditu eta Sanferminetan festa giroko nafar doinuak.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso mediante visita guiada concertada solo para colectivos y durante jornadas de puertas abiertas.

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea: Servicio de Protocolo: 848 427 127; protocolo@navarra.es

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria PAMPLONA
  • Zonaldea Iruñerria
  • Helbidea Avenida Avda. Carlos III 1
  • Esteka interesgarriak
  • Telefonoa 848427000 - 848427100
  • Estiloa Neoklasikoa
  • Bisita gidatua Bisita gidatua