Antolatu bidaia

Iruñeko harresiak

Harresiz inguratutako multzoak

Multimedia

Harresiak
Atardecer murallas
Atardecer murallas
Vídeo Murallas de Pamplona
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

Harresiak
Bost kilometroko ibilbidean, sekulako aukera dago hiria ibilaldi bitxi eta liluragarriaren bidez inguratzeko. Izan ere, Iruñeko harresiak defentsarako eraikuntza-multzorik interesgarrienetakoa dira Espainian eta hobekien kontserbatutakoen artean ere badaude. Hori dela eta, monumentu nazionala da.

Erdi Aroko hiria zenez, Iruñeak harresiz osatutako gerriko bat eraiki zuen inguruz inguru, etsaiengandik babesteko. Baina 1515an, Nafarroako Erresuma Gaztelako Koroan sartzearekin bat, hiri estrategikoa izatera pasa zen Iruña eta, handik aitzinera, Espainiako Koroaren postu aurreratua izan zen Frantziaren aurka.

Orduan hasi ziren gotorleku itzel eta izugarri hura eraikitzen eta eraikuntza nagusia Ziudadela da, zalantzarik gabe. Nonahi ageri dira bastioiak, portaleak, ilargierdiak, rebellinak, gotorlekuak.... Bere osoan ikusita, harresi-multzoa soiltasunez eta sofistikazioz beterik dago, era horretako defentsa guneek izan ohi dutena.

XX. mendeko hirigintza garapena zela eta, harresietako aurrealde batzuk eraitsi behar izan zituzten, hiria hedatu ahal izan zedin. Funtsak, ordea, bere horretan dirau.

Harresiek osatutako gerrikoan ibiltzeak -Media Luna eta Taconera parkeen artean- parada emanen digu harriaren hoztasun isila mugarik ez duen berdegune beroaren murmurioarekin uztartzeko. Ibilbidea hasteko modurik onena da Iruñeko Gotorlekuak Interpretatzeko Zentroa bisitatzea. Media Luna parkearen bukaeran kokaturik, gune estrategikoa da, harresien eraikitzea, bilakaera eta bizitza ulertzeko.

Erdi Aroko Iruña hark bere harresiak ere izan zituen. Lehenbizi, bere burguen inguruan (San zernin, San Nikolas eta Navarreria) eta, behin Batasunaren Pribilejioa aldarrikatuta (1423), hiri osoaren inguruko harresi-gerrikoaren bidez. Gaztelak 1512an Nafarroa bereganatu zuenean, Espainiako Koroaren postu aurreratua izatera pasa zen Iruña, Frantziaren aurka. Eta hurrengo hiru mendeetako helburu nagusia muga babestea izan zen, gerta zitezkeen erasoei aurre egiteko. Hortik heldu da Fernando Katolikoak eta bere oinordeko Habsburgeko erregeek izan zuten interesa, Iruñea hiri menderaezina izan zedin. Horretarako, defentsak gerraren aurrerapen teknikoetara egokitu zituzten.

1571n, Felipe II.ak Ziudadela eraikitzeko agindua eman zuen -hiri gotortuaren benetako mugarria- eta ondoko hamarkadetan hiriaren harresi-gerrikoa hobetzen hasi ziren. Horrela, Media Lunako parketik abiatuta, bastioi hauek aurkituko ditugu: Labritena, Redingoa, Guadalupekoa, Pilarekoa, Askakoa, Parma, Gonzaga eta Taconerakoa. Ziudadelan, berriz, Done Jakue, Andre Dona Maria eta Errege-bastioia.

Iruñeko defentsa-sistema konplexuaren osagarri, kontragoardiak, lunetak (San Bartolome, San Roke), rebellinak (Errege-rebellina bezala) eta gotorlekuak (San Bartolome, San Roke eta Printzearena) eraiki zituzten. Erabilgarritasunari begira, ez zuten inolako apainketarik egin. Beraz, aski da silarriei eta hormen sendotasunari erreparatzea, multzo osoaren irmotasunaz eta gotortasunaz jabetzeko. Harresiek hiria inguratzen zutenez, Iruñeak ez zuen hazteko aukerarik izan harik eta 1888ra arte. Urte horretan, Ziudadelako bi bastioiren eraispena onartu zen. Horra nola jaio zen hiriaren Lehen Zabalgunea. 1925ean, harresiaren hegoaldea eraitsi zen eta, horri esker, Bigarren Zabalgunea sortu zen, bai eta ondotik hiriak izan dituen beste hedapenak ere.

Gaur egun, harresiaren inguruaren hiru laurdenak daude zutik eta Erdi Aroko hiria ezin hobeki dago uztarturik abangoardiako Iruña modernoarekin. Iruñeko harresi-multzoa monumentu nazionala deklaratua dago eta interes kulturaleko ondasuna da: zenbait adituren arabera, Espainiako multzo gotortu modernorik garrantzitsuena da.

Bisitariak aukera izanen du harresiak goiko aldetik eta beheko aldetik gozatzeko. Goiko aldetik joan nahi izanez gero, abiatu Media Lunatik, zeharkatu Labriten bastioia, Barbazan apezpikuaren ingurubidea, Redingo bastioia, Erregeordeen jauregi zaharra eta Ingurubideko pasealekua, harik eta Taconerako lorategietan bukatu arte. Oso ibilbide atsegina eta entretenigarria da eta ezohiko gauzak jakiteko aukera emanen dizu hiri historikoaz.

Harresien beheko aldea hautatzen baduzu, ez duzu hiriaren ikuspegi ederrik ikusiko, baina barrutiaren sendotasuna izanen duzu begien aurrean, mendetan setioei aurre egindako barrutiaren sendotasuna, alegia. Argaren Ibai Parkeari jarraiki, baratzeak, zaldiak eta behiak aurkituko dituzu, kirol instalazioak eta Magdalenako zubia, Erdi Arokoa. Goitik edo behetik joanik ere, ordubete inguruko ibilaldia da.

Iruñean barna zabiltzala, harresiak zituen portaleetako batzuk zeharkatzeko aukera izanen duzu. Dena den, gaur egun denak ez daude jatorrizko lekuan. Zaharrena eta bere osoan "in situ" kontserbatu den bakarra Frantziako portalea da edo Zumalakarregirena (1553). Armarri bat landua du, buru biko arranoa eta arma inperialak. XX. mendearen hasieran, Arrotxapeako eta Telleriako portaleak eraitsi zituzten, Taconerakoa eta San Nikolasekoa desmuntatu (orain, Taconerako parkean berreraikiak) eta Portale Berria handitu zen.Media Lunako parketik abiatuta, bastioi hauek aurkituko ditugu: Labritena, Redingoa, Guadalupekoa, Pilarekoa, Askakoa, Parma, Gonzaga eta
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso libre.

PREZIOAK

Oharrak: acceso gratuito.

Bisita gidatua

Deskripzioa:

  • Por el exterior de las murallas, consultar las empresas de visitas guiadas en la Oficina de Turismo de Pamplona (948 420 700).
  • Existe la posibilidad de acceder al interior de los baluartes, concertando con antelación en visitamurallaspamplona@gmail.com

Oharrak

El visitante puede recorrerlas desde el Parque de la Media Luna, siguiendo por el Paseo del Obispo Barbazán hasta la Taconera.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa