Antolatu bidaia

San Saturnino eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

San Saturnino eliza
San Saturnino eliza

Eguraldia

San Saturnino eliza
XII. mendeko San Zernin edo San Saturnino eliza ez zen soilik bere burguaren erlijio-gunea izan. Esan dezagun santu hori Iruñeko zaindaria dela. Bere bi dorreak oso altuak dira eta biek oso irudi ezaguna osatzen dute zeruan. Izan ere, ikurrak dira hiriarentzat. Elizako horma sendo lodiek behinolako beste eginkizun bat salatzen dute: defentsarako gotorlekua Erdi Aroko burguetako auzokideen artean izaten ziren ohiko gorabehera eta gerretan. Alde historikoan kokatua -Udaletxetik Nafarroako Museora doan bidean-, elizaren ezaugarrietako bat da sarreran duen arkupe zabala. Barnean, nabe bakarreko tenplu handi eta eder-ederra aurkituko dugu. Ikusi arretaz Bideko Ama Birjinaren Kapera barrokoa, hiriko Andrea eta Erregina. Irteeran, bilatu lurrean "putzu txikia". San Saturninok putzu horretan bataiatu omen zituen hiriko lehen kristauak eta horien artean beren lehen apezpikua izanen zena zegoen, San Fermin, alegia. Ondoren, begiratu zerura eta pausatu begiak hegoaldeko dorrean: hantxe dago "oilar" ezaguna eta, han ere, Sanferminetako entzierro bakoitzaren hasiera goizeko zortzietan puntu-puntuan iragartzen duen erlojua.

San Zernin edo San Saturnino eliza -duela urte gutxira arte, Donejakue bideko erromesen aterpetxea- erromatar tenplu baten gainean eraiki zen ziurrenera, Bolserías izeneko karrika zaharrean. Kale horrek sekulako garrantzia izan zuen XII. mendetik XIV.era. Bere fatxada nagusia San Saturnino kalean bertan dago, Udaletxeko plazatik metro gutxira. Bere gorape zabala nabarmentzen da, arku zorrotzez eta tertzelete-gangez osatua. Tenpluan sartzeko arkuaren bi aldeetan, bi eskultura daude: bata Santiago erromesa da eta bestea San Saturnino. Ataria XII. mendeko adibide bikaina da eta bere kapiteletan Kristoren haurtzaroko eta pasioaren irudiak ageri dira.

Tenpluaren barnealdea gotikoa da baina gotiko hori bakan ikusten da Nafarroan eta, laburbilduz, nabe bakar handia da, ganga sexpartita, burualde poligonala, kaperak kontrahormen artean eta korua. Burualdea azpimarratzeko modukoa da: sarrerako arku handia, leihate luzeak eta kapera nagusia altuagoa da albokoak baino.

Oso bitxia da -ohi kanpokoa delako- klaustroa egon zen tokian bertan Bideko Ama Birjinaren kapera eraiki izana (1758), arkitektura barrokoaren adibide interesgarria: oin nagusia gurutze grekoa da eta karratu batean inskribatua dago, angeluetan kupulak daude eta gurutzeria-gangaren nagusitasuna nabarmentzen da. Kapera horren apainketa ere nabarmenduko dugu. Dekorazioak presbiterioaren erretaulan jotzen du goia.

Tailua polikromatua zen eta zilarretan bildua zegoen. Alfarokoa zen (Errioxa), baina 1487ko goiz batez San Saturninoko aldare nagusiaren gaineko habean agertu zen. Errioxarrek iruindarrei irudia lapurtu izana leporatu zieten. Tailua itzuli, baina berriz ere agertu zen elizan eta, azkenean, errioxarrek amore eman eta Iruñean utzi zuten. Abside osoa hartzen duen erretaula barroko handian Sortzez Garbiaren eta Santa Teresaren irudiak ageri dira, Napolitik 1772an ekarriak.

Baina eraikin honen kanpoaldean badira istorio gehiago. Gogoratu Jarauta, Nagusia eta San Saturnino kaleen arteko bidegurutzean "putzu txikia" dagoela. Badago lurrean plaka bat. San Saturninok hiriko lehen kristauak bataiatu omen zituen bertan. Gero, urrundu zaitez Santo Domingo aldaparaino, handik elizako bi dorre altuen profila ikusteko: eite militarrekoak dira biak, altura berekoak eta oin laukizuzena dute. Hegoaldeko dorrearen gainean, Erlojuarenean, oilar bat dago: San Zerningo oilarra da. Hiriko ikurrik ezagunenetakoa, zalantzarik gabe. Ikur horren azpian dagoen erlojuak Sanferminetako entzierroen suziria iragartzen du, egunero, entzierroari hasiera emateko.

Azaroan, musika erlijiosoko kontzertuak egiten dira, San Saturnino egunean (29an) eta Santa Zezilia egunean (22an).
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Horario habitual: de lunes a viernes, de 9:30 a 12:30 y de 18:00 a 20:00. Sábados, domingos y festivos, de 10:00 a 13:30 y de 18:30 a 20:00.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): horario sin cambios.
  • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de octubre): horario sin cambios.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa