Antolatu bidaia

Gazolazko Eliza

Elizak eta baselizak

Multimedia

Gazolazko Eliza
Atrio
Capitel románico

Eguraldia

Gazolazko Eliza
Iruñetik 6 kilometrora soilik, Garesera joateko bide tartea hasi eta berehala, Gazolatz topatuko du erromesak Donejakue bidean. 100 bizilagun pasatxo dituen herri txiki honetan dago Nafarroako arkupedun elizen adibiderik hoberenetakoa, hots, Garbikundearen eliza erromanikoa. XIII. mendearen lehen erdian altxatua, bere alboko arkupedun atari ederra nabarmentzen da multzoan. Arku horietako kapitelak oparo daude apainduak. Liluratu eginen zaitu bere apainketa joriak, saia zaitez ikusten Pasioko irudiak eta saiatu ere imajinatzen zer mezu bidali nahi izan zigun duela zortzi mende lan horretaz arduratu zen hargin-maisuak.

Gazolazko Garbikundearen Amaren eliza deigarri gertatzen zaigu bere arkupedun atari interesgarriagatik. Erromaniko berantiarrean egina dago eta badu gotikoaren eitea ematen dion osagai bat, hots, estalkiak ageri duen gurutzeria-ganga. El pórticoherri txikia da Gazolatz eta Iruñerrian dago.

Atariak bi sarrera ditu: batetik, hegoaldera begira dagoen erdi-puntuko sinple bat, elizako sarbidearen aurrean eta, bestetik, erdi-puntuko arkua duen bat, kapiteldun zutabe bikoitzetan bermatua, ekialdera begira dagoena.

Atariaren hegoaldeko sarreraren alboko kapiteletan giza buruak ageri dira bolen eta animalia buruen artean. Animalien ahoetatik hiruki-formako uztaiak ateratzen dira. Horma-bularretako baten saihetsean badago aingeru bat eta atzetik hiru giza irudi jarraikitzen zaizkio. Halaber, zezen handi hegalduna ageri da aurrean. Arku bateko erdiko kapitelean Kristoren irudia dago Jerusalemen sartzen ari dela: zehazki, irudi bat ikusiko duzu asto gainean, aingeru bana alde banatan, betiere hamabi apostoluekin batera. Era berean, hainbat irudi ageri dira dorre baten gainetik. Zutabe bikoitz baten gainean, kapitel zabala ikusiko duzu. Hartan bi grifo irudikatuak daude aurrean. Alderik laburrenetan, berriz, zentauro bat eta San Migel herensugea lantzaz zauritzen ari dela. Halaber, bestelako gauzak ikusiko dituzu: beren hanketan mokokadaka ari diren hegazti zakarrak -gai hori zabaldu egin zen Iruñeko katedral erromanikoan agertu zenez geroztik-, elkarri lotutako zurtoinak eta palma-itxurako apaingarriak.

Ekialdeko sarrera burualdearen absidearen ondoan dago eta kapitelak hainbat apaingarriz daude apainduak: beren hanketan mokokadaka ari diren txoriak, zentauro bat eta Pasioko irudiak, esaterako: Judasen musua, baratzeko otoitza, Pedro Malkori belarria mozten ari zaiola eta Gurutziltzatzea.

Irtenuneetan bermatutako teilatu-hegal txiki batek babestua dago ataria. Irtenune horiek tarteka gai hauen bidez daude landuak: bihurrikariak, giza irudiak, animalia buruak, bolak edo Donejakue bideko xake-itxurako apaingarri tipikoak.
Elizan sartzeko atea erdi-puntukoa da eta txaranbeldua dago. Hiru arkibolta ditu zimazioa duten kapiteldun zutabeen gainean. Apainketa guztiak landarez eta elkarri lotutako apaingarriz osatua daude. Mentsulen gaineko tinpanoan usadiozko gaiak ageri dira, hau da, lehoia eta zezena gizon bat irensten. Bestalde, tinpanoak Hirutasunaren Krismoi ederra du.

Tenpluaren barnealdean nabe bakarra dago hiru tartez osaturik, betiere kanoi zorrotzeko gangaz estalia. Ganga hori parpain-arkuen gainean dago bermatua eta arku horiek, berriz, mentsulen gainean, garaipen arkuari dagokiona izan ezik, zutarrietan bermatua dagoelako. Absidea erdi-zirkularra da eta labe ganga dauka. Korua eta sakristia XVI. mendean erantsi zitzaizkion eta Azkarateko Migelek egin zituen. Erretaula erromanista interesgarria 1648koa da eta Iruñeko eskultore Martin Etxeberriakoak egin zuen.

Elizaren aitzinean badago gurutze bat, nahiko hondatua, hargintzako idulki baten gainean. Gazolatzen, gainera, badira jauretxe interesgarri batzuk, udaletxearen ondoan dagoena bezalakoa. zehazki, erdi-puntuko ate dobelduna du eta arku galeria azken solairuan
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Horario habitual: domingos, de 12:00 a 14:00.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): horario sin cambios.
  • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios. 
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): horario sin cambios.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: gratuita.

Ordutegia - Todo el año: sólo grupos concertando con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria GAZÓLAZ
  • Zonaldea Iruñerria
  • Helbidea Plaza de Santa María
  • Telefonoa 948262272 - 650571847
  • Estiloa Erromanikoa
  • Bisita gidatua Bisita gidatua