Antolatu bidaia

Erreniegako Parke Eolikoa

Injinerutza lanak

Multimedia

Meteorologia


Erreniegako parke eolikoak 46.000 metro koadro ditu luze zabaleran izen bereko mendiaren gainean; hau bezalako parke eolikoei esker, Nafarroa munduko erreferentzia bilakatu da energia iraunkorrak martxan jartzeari dagokionez.

Iruña ikusteko behatoki bikaina da eta, egun argietan, Pirinioak ere ikusiko ditugu, bai eta Moncayo, Urbiongo mendiak eta Toloño mendilerroa ere. Gauez, errepidetik gomendatzeko moduko ikuspegia ere badago. Izan ere, errotetako argiek suge gorri luze dilindaria sortzen dute mendiaren inguruan. Inguru honetan mendizaleak, txirrindulariak eta parapente zaleak ibiltzen dira oso maiz.

Erreniegako parke eolikoa Nafarroan egindako lehen parke eolikoa izan da. Erreniegak Iruñerria ixten du hego-mendebaldetik. Guztira, 40 aerosorgailu ditu. Nafarroako hiriburutik bertatik ikus daitezkeen haize-errota gaitzak dira, lau kilometrotan mendi gailur (1.037 metro) horretan lerrokatuak. Haraino iristeko, N-111 errepidea edo Donejakue bideko autobia hartuko dugu. Betiere, bidegurutze batetik sartuko gara errepidea Erreniegako tuneletara iritsi baino lehen; hurbildu ahala, errotak gero eta handiagoak dira, eta ikuspegia zoragarria.

Haize-errotei buruzko datuak

Gehienek ardatz horizontaleko errotorak dituzte, zehazki dorre luzeen gainaldean. Dorreek 40 metroko altuera dute eta palek, berriz, 20 metroko erradioa. Aerosorgailu bakoitzak 52.500 kilo pisatzen du, eta 500 kilowatteko potentzia du. Horrek aukera ematen du urtero 60 milioi kilowatteko ekoizpen elektrikoa sortzeko. Haizearen abiadura Erreniegan 8,7 metro segundokoa da bana beste.

Espainiako erkidegoen artean, lehenbizizkoa da Nafarroa energia eolikoa garatzeko planak martxan jartzeari dagokionez eta, horrez gain, leku nabarmena ere hartua du Europan duela hamar urtetik baino gehiagotik hona. Nafarroan ere badira lanean ari diren beste parke eoliko batzuk, esaterako: Cabanillaskoa, 50 aerosorgaili dituena; Leitza-Beruetekoa, 32 dituena, eta Gerindakoa. Azken horrek 115 aerosorgailu ditu eta Europako handiena da.

Aisia eta kirola Erreniegan

Iruindar asko joaten da Erreniega gaineko askaldegira, eta handik ikuspegi zoragarria dago Iruñerrirantz. Era berean, inguru horretan txirrindulari eta mendizale aunitz ibiltzen dira eta, ohikoa ere izaten da delta hegalak eta parapenteak mendi gainean hegan ikustea. Izan ere, leku horretako korronteez baliatzen dira zaletasun horri bide emateko.

1996an, Erreniegako mendi lepo batean, "Bidearen monumentua" ezarri zen. Tamaina naturaleko 14 irudi dira, guztiak burdinazkoak. Iduri du oinez, zaldiz eta astoz ari direla erromes, eta beren lantzetatik argi izpiak eta izarrak sortzen dira. Multzo bitxia da benetan.

[+ ikusi fitxa osoa]

Ba al zenekien...?

El Mirador Sierra del Perdón es uno de los 35 recursos seleccionados en la Ruta de los Paisajes de Navarra. Agua y Miradores.

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso libre.

PREZIOAK

Oharrak:acceso gratuito.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da