Antolatu bidaia

Andre Mari Katedrala

Katedralak

Multimedia

Andre Mari Katedrala - Klaustrua
Andre Mari Katedrala
Andre Mari Katedrala - Klaustro
Docudron Catedral de Pamplona (6 min.)
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

Andre Mari Katedrala - Klaustrua
Iruñeko Alde Zaharraren muino batean kokatua, erromatarren Pompaelo hiria egondako toki berean, hantxe dago Iruñeko Andre Mariaren katedrala, XIV. eta XV. mendeetako gotikoaren lan gorena. Monumentu adierazgarri honetan gordeak daude hiriko erlikiarik gehienak bai historiari bai arteari begira. Errege-erreginen koroatzeen eta Gorteen bilkuren lekuko izan da eraikina eta, hiru mendez, Erresumako Diputazioaren egoitza izan zen.

Ventura Rodríguezek egindako fatxada neoklasikoaren soiltasunak kontraste handia egiten du tenpluaren barnealdeari darion estetika gotikoarekin. Erdiko nabeak 28 metro ditu altueran eta hantxe dago Nafarroako Karlos III.aren eta bere emazte Gaztelako Leonorren hilobi ederra. Baina katedral honetako egiazko harribitxia klaustroa da, mundu osoko gotikoaren klaustrorik bikainenetakoa, bisitari orok ikusi beharrekoa.

Erromatarren Iruña hura sortu zenetik, katedralaren orubean egon da beti hiriko tenplu kristau nagusiaren egoitza. Hain zuzen ere, han bertan eraikiarazi zuen errege Karlos III.a Prestuak gaur egungo barrutia estilo gotiko petoenari jarraiki eta Baionakoa (Frantzia) bezalako katedral zoragarria oinarri harturik. Santiagorantz doan ibilbidearen barnean kokatua zegoenez, eraikinari abside poligonala egin zitzaion, deanbulatorioa eta guzti. Hori erromes bideei lotutako elizen ezaugarria da.

Iruñeko katedrala 1992tik 1994era zaharberritu zuten. Lan horiek hein batean berreskuratu zuten hasierako horma, zutabe eta estalkietan zegoen polikromia aberatsa. Hori guztia 1773an margotu zuten harriaren kolorea imitatuz eta polikromia estalita gelditu zen. Zaharberritze lan horiek tenpluaren argitasuna handitu zuten zilarretan estalitako lanparen bidez, Granadako tailerretan landutakoak. Zaharberritze lan horiek baieztatu zuten aurretik beste tenplu batzuk egon zirela bai VI. mendean, bai eta X.ean ere. Gainera, kripta erromaniko bat agertu zen tenpluaren ezkerraldeko absidearen azpian.

Zalantzarik gabe, katedralaren fatxada da multzo osoaren gauzarik polemikoena; Ventura Rodríguez madrildar arkitektoak eginik, kabildoak 1783an eraikiarazi zuen hasierako fatxada erromanikoaren ordez, oso hondatua zegoelako. Zorionez, gaur egun oraindik kapital eder horiek Nafarroako Museoan daude ikusgai. Bere gorputz nagusia Greziako tenpluaren isla fidela da. Frontisa eta zutabeak ditu, eta bi muturretan bi dorre luze. Horietako batean Maria izeneko ezkila dago. 12 tona ditu eta Espainiako ezkilarik astunena da beste baten ondotik. Usadioak dio Iruñerria esaten diogun lurraldearen mugak iristen direla ezkilaren hotsa entzuten den tokietaraino.

Barnealdeak gurutze latinoko oina du. Hiru nabez hornitua dago, horma-bularren artean kaperak daude eta burualdeko kaperek girola osatzen dute. Tenplu handi, ikusgarri eta soil hau gurutzeria-gangen bidez estalia dago, baditu trazeriazko leihoak eta bi arrosa leiho ere bai.

Nabe nagusian Nafarroako errege Karlos III.a Prestuaren eta erregina Leonor Trastamarakoaren mausoleoa dago. Balio artistiko handi-handiko lan bikaina da, Johan Lome de Tournai-k alabastroz egindakoa. Eskultura-multzoaren osagarri, badira negarrez ari diren nobleen eta goi kleroaren 28 irudi hantxe dautzan errege-erreginen inguruan. Azpian dagoen kriptan beste errege-erregina eta printze batzuen gorpuzkinak daude.

Andre Maria Erreginaren zurezko irudia da tenpluko burua. XII. mendeko irudi erromanikoa zilarretan bildua dago. Nafarroako Ama Birjinik zaharrena da. Bada, irudi horren aurrean koroatu, bataiatu eta bedeinkatu zituzten Nafarroako errege-erreginak.

Hauek dira katedraleko artelan nabarmenenak: Caparroso izeneko erretaula (1507), Fray Luis Ricciren mihisea (1632) (biak girolan kokatuak) eta Joan Antxietaren gurutziltzatutako Kristo Saindua (XVI. mendea). Azken hori katedral barnean sartu eta berehala ikusiko dugu, ezkerraldean.

Katedrala oparoa da ostilamendu eta aretoetan. Klaustroa bisitatu beharra dago, mundu osoko gotikoaren adibiderik hoberenetakoa delako; funtsean, maisulanez uztartuak daude bihurguneak eta zuzenak, eta inguru osoan nagusi dira arku zorrotz eta gingil-arku handiak. Arkuak pinakuluen bidez daude azkenduak, dotorezia handiko mainelak, apainketak eta trazeriak eta guzti. Urteen joan-etorrien eraginak gainditurik, bere horretan iraun duten grafito batzuek apaintzen dituzte hango zutabeak eta hormak Marrazki bereziak eta Erdi Aroko dorreak XIV. eta XX. mendeen bitarteko obrak dira. Nabarmenenen artean honako hauek ditugu, besteak beste: Erdi Aroko zapata bat, konpasez egindako arrosa-leiho bat eta artazi batzuk, Erdi Arokoak, beharbada.

Multzoak lau korridore eta bi sarbide ditu. Bi-biak ate ederrak dira benetan: batetik, Preciosa esaten zaiona. Izena heldu zaio kalonjeek -logelara joateko- ate horretatik pasatzean abesten zuten salmotik: «Pretiosa in conspectu Domini, mors sanctorum eius». Bestetik, Nuestra Señora del Amparo izeneko atea dago. Bere tinpanoko pertsonaiei dramatismo handia darie Ama Birjinaren loaldian. Erdiko mainelean, berriz, Ama Birjin irribarretsu baten irudi gotikoa ageri da, drosel apaindu batek babestua.

Ibilbidean, merezi du Leonelen hilobian gelditzea, hau da, Karlos II.aren sasiko semearen hilobian, bai eta Barbazana deritzon kaperan ere. Bere izar formako gangaren azpian Arnalt de Barbazan apezpikuaren hilobia dago. Kapera buru Kontsueloko Ama Birjina da, hots, irudi gotiko bikain-bikaina, harri polikromatuan egindakoa.

Katedraleko beste areto batzuk dira: liburutegia, 14.000 liburu baino gehiago dituena, sakristia rococoa, jangela eta sukaldea, 27 metroko tximinia duena. Azken horietan Elizbarrutiko museoa dago. Museoan arte erlijiosoari buruzko lan baliotsuak daude gordeak, horien artean Ama Birjinaren Erdi Aroko tailuen bilduma bat.

Zalantzarik gabe, Media Luna parkearen behatokiak eskaintzen digu katedraleko multzo osoaren ikuspegi zoragarria eta orekatua. Aprobetxatu zure bisita Iruñeko harresiak eta erdigune historikoa ezagutzeko.
[+ ikusi fitxa osoa]

Ba al zenekien...?

"Occidens" ha sido galardonada con los siguientes premios:

  • Premio Eruopeo AADIPA 2013
    Intervención en el patrimonio arquitectónico
  • Premios de Diseño CORE77 2013
    Interiores y exposiciones
  • Premio Internacional de Diseño Interior FX 2013
    Museos y exposiciones
  • Premio Museo Europeo del Año 2014

Kokapena

Zerbitzuak: la catedral ofrece sus instalaciones para la celebración de diversos eventos. Consulta la información aquí.

Ordutegia

Otoño: acceso a través del "Museo Catedral Pamplona-Occidens":

  • Hasta la última semana de octubre: de lunes a sábado, de 10:30 a 19:00. Domingos, cerrado. Subida supervisada a la torre: de lunes a sábado, a las 11:15.
  • A partir del 30 de octubre: de lunes a sábado, de 10:30 a 17:00. Domingos, cerrado. Subida supervisada a la torre: de lunes a sábado, a las 11:15.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): horario sin cambios.
  • Día 1 de noviembre (festivo): cerrado.
  • Día 29 de noviembre (festivo): cerrado. 
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): horario sin cambios, salv

PREZIOAK

Precio entrada: 5,00 €

Oharrak:

Bisita gidatua

Deskripzioa: existe la posibilidad de realizar visita supervisada a la torre.

Bisitaren prezioa: incluida en el precio de la entrada.

Oharrak

La dirección del museo está habilitada para anular cualquiera de las visitas sin comunicación previa.

A través de la tarjeta Fidelis la catedral ofrece a los residentes en Navarra la posibilidad de acceder las veces que se quiera durante un año a la exposición de Occidens y además invitar hasta a tres amigos. Dicha tarjeta vale 10€ y ya está disponible en la taquilla de la catedral.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa