Antolatu bidaia

Comptos Ganbera

Gazteluak/Jauregiak

Multimedia

Comptos Ganbera

Eguraldia

Comptos Ganbera
Comptos Ganbera XIII. mendean eraiki zuten eta gureganaino iritsi zaigun hiriko eraikin gotiko zibil bakarra da. 1868an monumentu nazional deklaratua, ezin duzu ikusi gabe utzi Iruñeko zure egonaldian.

Ansoleaga kalean dago, Alde Zaharrean. Hasieran, jauregia izan zen eta, gero, Comtos Ganberaren egoitza, hau da, Nafarroako Erresumako Kontu Auzitegia 1524tik 1836ra, errege Karlos II.ak 1365ean eratua, erresumako diruak zorrotzago kontrolatzeko. Eta gaur egun ere, erakunde beraren egoitza da.

Kanpoaldetik begiratuta, sarrera nagusiko arku zorrotza nabarmenduko dugu eta, horrez gain, leiho txiki zorrotzak eta Espainiako errege-armarria ere bai. Kanoi zorrotzeko ganga batek estalitako pasabide txikiak lorategira eramanen gaitu. Lorategi atsegin eta lasaia da eta aspaldi-aspaldiko putzua du erdian.

Bisita gidatuak lanegun goizetan izaten dira eta aukera izanen duzu Nafarroako Erresumako monetak ikusteko, bai eta finantzak kontsultatzeko agiriak ere, errege-erreginek sinaturik.

Eraikin hau bisitatzeak aukera emanen dizu Iruñeko Erdi Aroak arkitektura zibilean utzi digun aztarna bakarra ikusteko. Badago beste bat, Erregeordeen Jauregia -Kapitaniako Jauregia ere deitua- , gaur egun Nafarroako Artxibo Nagusiaren egoitza dena.

Comptos Ganbera hiriaren gune historikoaren bihotzean dago, ia San Frantzisko plazaren izkinetako batean, Ansoleaga esaten zaion kalean, San Zernin edo San Saturnino elizatik hurbil. Comptos Ganberaren egoitza izan baino lehen, Pedro Berriokoaren jauregia izan zen. Gizon hura Otazuko jauna izan zen.

Mendez mende, zaharberritze lanak egin dira, baina funtsean eutsi dio indarrez eta soiltasunez jantzitako bere eite nobleari. Hori guztia nabarmen ageri da harrizko horman, sarrerako arku zorrotzean, mainelaz hautsitako leiho txikietan edo bere profilaren dorre itxuran.

Ate gainean, badu goratuagoa dagoen gorputz bat dorre baten gisara, bai eta Espainiako errege-erreginen armarria ere, XVIII. mendean paratua. Sartu barnera eta kanoi zorrotzeko ganga duen pasabide txiki estalia ikusiko duzu. Pasabideak patio txiki batera eramanen zaitu eta, beharbada, San Zernin dorreko ezkilen oihartzuna entzunen duzu.

Comptos Ganbera eratu zuten, ogasun kontuak gobernatzeko. Auzitegiak zergak bildu, errege-erreginen ondarea kontrolatu eta moneta jaulkitzen zuen. Eta horrela izan zen 1524tik 1836ra arte. Gero, 1840an, Nafarroako Monumentuen Batzordearen egoitza izatera pasa zen eta batzorde horri Vianako Printzea Erakundeak hartu zion lekukoa. 1980an, Comptos Ganbera berrezarri zuten Nafarroan, kontu publikoak kontrolatzeko erakunde autonomiko gisa. Azkenik, Ansoleaga kaleko bere egoitzara itzuli zen laurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran.

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Horario habitual: de lunes a viernes, de 8:30 a 14:30. Sábados, domingos y festivos, cerrado.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): horario sin cambios.
  • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): horario sin cambios.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: gratuita.

Enpresa kudeatzailea: 848 421 400

Ordutegia - Todo el año: de septiembre a junio, sólo para grupos. Concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa