Antolatu bidaia

Iruñeko Udaletxea

Camino de Santiago
Intereseko eraikin publikoak

Multimedia

Udaletxea

Meteorologia

Udaletxea
Urtero, uztailaren 6an, eguerdiko 12:00etan, mundu zabaleko milioika gizon-emakumek ez diote kentzen begirik Iruñeko Udaletxeko aurrealdeari. Komunikabide guztiek zuzenean ematen dute txupinazoaren -eraikin horretatik zerurantz botatzen den suziria- eztanda hotsak San Fermin festa paregabeen hasiera iragartzen duen une hunkigarria, ikusgarria, jendetsua...

Udaletxea hiriko Alde Zaharraren bihotzean dago. Ez da kasualitatea kokapen hori izatea. Errege Karlos III.a Nobleak Batasunaren Pribilegioa aldarrikatu zuen 1423an eta, aldi berean, Jurería izeneko etxea eraikiarazi zuen ordura arte hirian zeuden hiru burguen elkargunean. Ondorioz, hiru burguak -Nabarreria, San Saturnino eta San Nikolas- batu eta bukaera eman zitzaien hiru eremuetako auzokideek mendetan izandako ika-mika eta gatazkei.

Eraikinean, oro har, moldaketa batzuk egin dira, azkena XVIII. mendearen erdian, baina ez dute inola ere ukitu bere aurrealde eder-eder eta koloretsua. Aurrealdean bi estilo ageri dira: barrokoa eta neoklasikoa.

Udaletxea lubanarro izandako toki batean eraiki zen. Lubanarro hura hiru defentsa sistemen arteko elkargunean zegoen. Beraz, ez zen inorena, baina bai guztiena. Bi aldiz eraitsi zuten, azkena 1951n, baina aurrealde adierazgarri horrek bere horretan iraun zuen. Jose Zay y Lorda apezak ideiatutako aurrealdea da eta Udaletxeko Plazara begira dago. Entzierroak plaza hori zeharkatzen du.

Goialdeak estilo purista du eta frontoi-buruan Ospearen irudia dago, turuta eta guzti, arrandiaren eta handitasunaren pregoilaria, Iruñeko eta Nafarroako armarriez inguratua. Erdian, erloju ezaguna dago, XVIII. mendekoa. Begirada guztiak hartan finkatzen dira txupinazoa bota aurreko minutuetan. Txupinazoa Sanferminen hasiera iragartzen dituen suziria da, alegia. Bi izkinetan Herkulesen bi irudi handi daude, hori guztia Juan Lorenzo Catalanek egina.

Eraikinak hiru solairu ditu eta aurrealdea hainbat zutabe-parez egituratua dago. Zutabeak doriarrak, joniarrak eta korintoarrak dira, eta balkoiak banatzen dituzte. Balkoietako barandetan urre koloreko lehoiak ageri dira, hiriaren udal ikurra.

Beheko aldea barroko berantiarra da eta sarreraren alde banatan harrizko estatua bat dago - Zuhurtzia eta Justizia- hirian oso ezagunak, Jose Jimenezek 1754an egindakoak. Behin sarrera zeharkatuta, atarian zur polikromatuan egindako armarria nabarmendu behar da, Borbonen armarriak dituenak (1735). Barneko ateburuaren gainean hauxe dago idatzita: "Patet omnibus jauna, cor valde magis" ("Atea denentzat dago zabalik, baina batez ere bihotzarentzat").

Eraikin barnean, solairu noblea nabarmendu behar da, zalantzarik gabe. Lehen solairuan dago, eta hantxe ere badaude Harrera Aretoa, alkatetza bulegoa eta Batzar Aretoa. Bikainena Harrera Aretoa da. Badira hainbat erretratu - Isabel II.a, Pablo Sarasate, Julian Gayarre-, San Ferminen margolan bat eta, aldameneko kaperan, San Fermin eta San Saturninoren erlikiak, bai eta zilarrezko gurutze bat ere, adituen esanetan Iruñeko urragintzak XVI. mendean eman zuen artelanik hoberena.

Batzar Aretoan hamabostero egiten dira osoko bilkurak eta aipagarri da Batasunaren Pribilejioaren gorazarretan dagoen beiratea. Alkatetza bulegoan hainbat gauza baliotsu daude: harresi zaharretako zazpi giltzak, bandera ofizial bordatua eta hiriko hiru mazoak, hirurak zilarrezkoak, prozesioetan ateratzen dituztenak.

Udaletxea eta bere ingurua Alde Zaharraren muina da. Azaldutako guztiarengatik eta bisitariak berak aurkituko dituen beste arrazoi batzuk direla medio, presarik gabe ezagutu beharra dago. Udaletxeko Plazan edozein ordutan egindako argazkia. Horra zein den Iruñeko oroigarri nagusietako bat. Badira bisita gidatuak, taldean egin daitezke, eta aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Bisita gidatua

Deskripzioa: la solicitud para visitas guiadas ha de realizarse en el servicio de Protocolo del Ayuntamiento de Pamplona, en el teléfono 948 42 01 48.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria PAMPLONA ( 31001 )
  • Zonaldea Iruñerria
  • Helbidea Plaza Plaza Consistorial
  • Web www.pamplona.es
  • Telefonoa 948420100
  • Faxa 948420120
  • E-posta pamplona@pamplona.es
  • Estiloa Barrokoa, Neoklasikoa
  • Bisita gidatua Bisita gidatua