Antolatu bidaia

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

Gazteluak/Jauregiak

Multimedia

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Nafarroako Errege Artxibo Nagusia - barrua

Eguraldia

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Antzina Nafarroako errege-erreginen jauregia zegoen tokian -harresien bihotzean- Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dago gaur egun, eta Nafarroako eraikin historikorik zahar eta adierazgarrienetakoa da.

Antzinako jauregi honen jatorria XII. mendekoa da eta, Erdi Aroan, Iruñeko apezpikuen eta Erresuma zahar honetako errege-erreginen egoitza izan zen. Hainbat hamarkadatan abandonatua egon ondoren, egungo eginkizunerako zaharberritu zuten.

1530 ingurutik aurrera, erregeordeak bertan bizi izan ziren eta, 1841az geroztik, kapitain jeneralak. Ondoren, Gobernu Militarraren egoitza izan zen. Rafael Moneo nafar arkitektoak (Arkitekturako Pritzker saria eta 2012ko Asturiasko Printzea saria Arteen arloan) egina da eraikina zaharberritzeko proiektua eta Espainiako errege-erreginek inauguratu zuten 2003an artxibo gisa.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia Iruñeko alde historikoan dago, Nafarroako museotik metro gutxira, Aldapako San Fermin basilika bitxiaren aurrean (XVII. mendea) eta harresien bihotz-bihotzean.

XII. mendean hasi zen bere historia, errege Antso VI.a Jakitunak huraxe eraikitzeko agindua eman zuenean. Apezpikutzaren eta koroaren arteko auzigaia izan zen behin eta berriz, eta eskuz aldatu zen maiz. Lehenbizi, errege-erreginen bizitokia izan zen; 1539tik aurrera, erregeordeena eta, 1841aren ondotik, kapitain jeneralak eta gobernari militarrak bizi izan ziren. Horra zergatik dituen hainbat izen: errege-erreginen jauregia, erregeordearen jauregia edo Kapitaniakoa.

Rafael Moneo arkitekto ospetsua arduratu zen eraikina zaharberritzeaz, bertan Nafarroako Artxibo Nagusia kokatzeko. Horrela, 2003an, Espainiako errege-erreginek inauguratu zuten.

Errege Artxiboak irudi bitxia ematen du, hau da, jauregiaren fatxada zaharra eraikuntza berriko elementuen artean txertatua dago. Bere iragan historikotik ukitu gabe iritsi zaigu ganga-formako areto gotikoa, Artxiboak dauzkan agiririk nabarmenak erakusteko erabiltzen dena. Halaber, bere horretan iritsi zaigu barne patio arkuduna. Orain, kristaldua dago, eta erdian lorategiz hornitutako parterre ederra dago.

Eraikinak hiru estai ditu eta hamaika solairuko -gehienak lurpean- dorre bati atxikia dago. Dorrean agiriak gordetzen dira, eta sistemarik aurreratuenak ezarriak daude Nafarroako dokumentu-ondarea sailkatu, kontsultatu, kontserbatu eta zaintzeko. Erdian hutsarte zabala du solairuetara joateko. Hutsartearen gainaldean argizulo ederra dago, egunaren argia ezin hobe sartzeko aukera ematen duena.

Errege-erreginen jauregia izan zenaren beheko solairuan ekitaldi-aretoa aurkituko dugu, bai eta 18 plaza dituen irakurketa eta ikasketa gela ere; lehenbiziko solairuan liburutegia eta bulego teknikoak daude; eta, bigarrenean, liburutegiaren goi aldeaz gain, zaharberritze, argazki eta mikrofilmatze tailerrak ere badaude.

Erresumako agiriak deritzotenek osatzen dute Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren gune nagusia. Ondotik, beste erakunde batzuetako fondoak erantsi zitzaizkion; gune horretan gordea dago Nafarroako Gorte zahar haietatik eta Nafarroako Diputaziotik etorritako agiri oro, XV. mendearen bukaeratik 1836ra arte.

Hona Artxiboko atal instituzionalak: Erresumako atala, Comptos, Errege Auzitegiak, Erregeordetza, Kleroa, Ongintza, Gobernu Zibila, Lurralde Entzutegia, Protokoloak, Hipoteka Kontularitza, Ogasun Ordezkaritza, Udal Artxiboak, Artxibo Partikularrak, kodexak eta kartularioak, kartografiak, ikonografia, fototeka eta bibliografia fondoa.

Dokumentu-fondoak kontsultatzeko, ikertzaile txartela behar da, Artxiboak berak doan luzatutakoa.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Horario habitual: de lunes a viernes, de 8:30 a 15:00 y de 17:00 a 20:00. Miércoles, de 8:30 a 20:00. Sábados, domingos y festivos, de 11:00 a 14:00. **Exposición (del 21 de septiembre al 31 de diciembre): de lunes a domingo, y festivos, de 11:00 a 14:00 y de 17:00 a 20:00. 
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): horario sin cambios.
  • Día 1 de noviembre (festivo): horario sin cambios.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): horario sin cambios.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: gratuita.

Ordutegia - Otoño: sábados, domingos  y festivos, a las 12:00, con cita previa.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa