Antolatu bidaia

Andelosko arkeologia museoa

Museoak / Arkeologikoa

Multimedia

Meteorologia


Nafarroan dagoen leku batean oso erraza gertatuko zaigu Erromatar Inperio zahar hartaraino atzera egitea. Izan ere, Andelosko arkeologia museoa egiazko ate irekia da Andelos erromatar hiriko hirigintza, bizimodua eta sinesmenak ezagutzeko.

Museoa bisitatu ondoren, hiriaren aurriak zain izanen dituzu. Inperio handi hartako hiritar sentituko zara eta zure irudimenean etxebizitza zabal haiek moldatuko dituzu, termak gozatu eta hiria urez hornitzeko sistema konplexua miretsiko duzu.

Andelosko arkeologia museoa Mendigorrian dago, Iruña, Lizarra eta Tafalla arteko erdi bidean, Nafarroako Erdialdean. Zehazki, erromatar hiriaren mendebaldean dago, aztarnategiko sarbidearen ondoan. 2003an inauguratua, bere helburua hiri honetan nola bizitzen zen azaltzea da. Hiriak goia jo zuen K.o. I. eta II. mendeetan.

Eraikina erdiko galeria baten inguruan egituratua dago, ekialde-mendebalde ardatzean, "decumani"-ek edo erromatar hiriaren ardatz elkarzutek segitzen duten norabideari jarraiki. Bi hegal desberdin ditu. Horrela, arkeologia zerbitzuen eremuan landa lanak egiten dira eta badago laborategi bat, tailer bat eta biltegia. Museoa, berriz, bisitarientzako eremua da. Hantxe dago harrera-lekua, erakusketa lekua eta ikus-entzunezkoen aretoa. Eraikuntza bitxia da. Horregatik, ohorezko aipamena egin zioten 1999/2000ko Adreiluzko Arkitekturaren VI. Sariketan.

Zer dago ikusgai Andelosko arkeologia museoan?
8 panelen bidez, erromatar hiriaren bizitzari buruzko alderdiak azaltzen dira: hirigintza, komunikazioak, sistema hidraulikoa, terma publikoak eta bizimoduak nahiz sinesmenak.

Gainera, beira-arasa handi batean ikusgai daude indusketan berreskuratutako materialak, eta erretro-argitutako paneletan kopiak eta girotzeak ageri dira. Muntaketaren gai orokorra hiriko bizitza da, atalez atal azaldua: hiriaren sorrera, erromatar zibilizazioarekin izan zituzten lehen harremanak, arkitektura, bizimoduak, lanbideak eta artisauak, norberaren apainketa, aisia edo etxeko gauzak eta tresnak. Beira-arasan Pan izeneko jainkoa irudikatzen duen lan bat dago, aztarnategiaren logotipoan erabilitakoa.

Andelosko arkeologia museoaren erakusketa eremuan ere badago zortzi metro koadroko maketa handia, hiria eta bere ingurua eskalan irudikatzeko. Dena dago: presatik hasita Arga ibairaino, hiria, herrixka, baseliza, ura eta museoarekin batera.


Andelosko arkeologia aztarnategia
Museoa oso abiapuntu egokia da hiria bisitatzeko. Aztarnategian ikusiko duzu nolakoa zen karriken eta etxebizitzen trazatua. Utzi gogoa hegan eta zure burua termetan bainua hartzen ikusiko duzu edota egoitza eremuan erosketak egiten, eta liluratu eginen zaitu hiria urez hornitzeko eratua zuten sistema hidrauliko apartak. Azken buruan, Erromatar Inperioaren distiraz gozatzeko aukera izanen duzu zuretzako ateak zabalik dituen eta ongietorria ematen dizun hiri honetan.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Otoño:

  • Septiembre: viernes y sábados, de 10:00 a 14:00 y de 15:00 a 19:00. Domingos, de 10:00 a 14:00.
  • Octubre, noviembre y diciembre: viernes y sábados, de 10:00 a 14:00 y de 15:00 a 18:00. Domingos, de 10:00 a 14:00.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 15 de octubre): del 12 al 14, de 10:00 a 14:00 y de 15:00 a 18:00. Día 15, de 10:00 a 14:00.
  • Día 1 de noviembre (festivo): de 10:00 a 14:00.
  • Puente de diciembre (del 2 al 10 de diciembre): del 6 al 9, de 10:00 a 14:00 y de 15:00 a 18:00. Día 10, de 10:00 a 14:00. Resto de días, horario sin cambios.

Invierno:

  • Horario habitual: viernes y sábados, de 10:00 a 14:00 y de 15:00 a 18:00. Domingos, de 10:00 a 14:00.
  • Navidad (del 23 de diciembre al 7 de enero): días 22 y 23 y del 26 al 30, de 10:00 a 14:00 y de 15:00 a 18:00. Días 24 y 31, de 10:00 a 14:00. Días 25 y 1, cerrado. Resto de días, consultar.

PREZIOAK

Precio entrada:2,00 €

Oharrak:1€  menores de 6 a 13 años, carnet joven , mayores de 65 años y grupos a partir de 19 personas.

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: consultar.

Enpresa kudeatzailea: Guiarte 948 741 273, info@guiartenavarra.com

Ordutegia - Todo el año: concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da