Antolatu bidaia

Noaingo akueduktua

Injinerutza lanak

Multimedia

Noaingo akueduktua

Meteorologia

Noaingo akueduktua
XVIII. mendearen bukaerako nafarrak zur eta lur zeuden arku sail luze-luze haren goialdean ura alderik alde ibiltzen zela ikustean, hura miraria bezalakoa baitzen. Izan ere, eraikuntza horrek ur edangarria ekartzen zuen Luis Paret jaunak Iruñerako diseinatu zituen iturrietara. Guadiana ibaiak berak bezalaxe, urak ezkutuan egiten zuen bidea Subitzako iturburutik -Erreniega mendiaren oinetan- harik eta hegoaldetik hiriburura iritsi arte.

Noaingo akueduktua eraikitzeko proiektua Ventura Rodríguez errege arkitektoari eman zitzaion. Garai hartarako ur azpiegitura erraldoi eta ikusgarria izan zen, eta 1790ean inauguratu zen. Horrela, ura 16,5 kilometrotan bideratu zuten.

Bere zatirik adierazgarriena Noain herriaren atzealdeko sakonune baten gainean dago; 1.245 metroko luzera izan zuen, harrizko eta adreiluzko 97 arkuren gainean. Gaur egun, arku gehienak daude -94- eta zutabe batzuek 18 metroko altuera dute. Goialdean ubidea dago.

Street ingeles arkitektoak esana da Noaingo akueduktuak "Europako ederrenetakoen artean egotea merezi duela bere soiltasunagatik eta bere trazatuaren handitasunagatik". Gizon hura Espainiako gotikoaren tratadista klasikoa izan zen.

Akueduktuak Iruñea hurbil dagoela iragartzen die hegoaldetik iristen diren bidaiariei. 1783tik 1790era eraiki zuten, baina aspaldian utzi zion zerbitzua emateari. Iruña-Castejon trenbidea eraikitzeko, zutabe bat bota behar izan zuten 1859an eta, gaur egun, Madrila doan trenak zeharkatzen du. Gainera, 1971n Nafarroako autopista eraikitzearekin batera, azken tartean zeuden bi arku kendu zituzten oso-osorik. Gaur egun, alde batzuetan ongi dago, beste batzuetan ez horren ongi, eta hamar berrikuntza baino gehiago egin dizkiote azken hamarkada hauetan.

Francisco Genci frantses ingeniariari eman zitzaion hasieran (1774) akueduktua eraikitzeko proiektua, baina azkenean Ventura Rodríguezek egin zuen, hau da, Iruñeko katedralak egun duen fatxada neoklasikoa eraikitzeaz arduratu zen arkitekto berberak. Zehazki, 1782an eman zituen obraren azterlana, txostena eta hamabi planoak. Francisco Alejo Aranguren eta Santos Angel Ochandátegui aritu ziren zuzendaritza teknikoan eta, guztira, 300.000 pesoko kostea izan zuen.

Noaingo akueduktua luzeagoa da errepidetik ikusten dena baino: Subitzako iturburuan hasi eta Iruñean bukatzen da. Horrela, beste bazter batzuk zeharkatzen ditu Taxoaren, Badostainen edo Mendillorrin. Noain eta Taxoare lotzen dituen tartea lurpekoa da; zehazki, Taxoareko mendia kilometro batean zulatua dago, eta zortzi ahoz aireztatua. Ahorik sakonenak 68 metro ditu. Herritik hurbil dagoen sakonune batean ateratzen da azalera. Tarte horrek 580 metroko luzera du eta 5 metroko altuera. Harrizko 12 arkutan bermatua dago erdialdean. Taxoare azpiko mendixkara iristean, akueduktua berriro lurpean sartzen da 300 bat metrotan eta Zolinako mugan agertzen da berriz. Hantxe ikusgai dago metro gutxi batzuetan lur gaineko bere azken tartea. Berriro lur azpian sartu eta Badostainen berragertzen da atzera, Iruñeko muga ondoan.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso libre.

PREZIOAK

Oharrak:acceso gratuito.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da