Antolatu bidaia

Corellako Kardu Gorriaren Jardunaldiak

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Cardo rojo de Corella
icono pie de fotoCardo rojo de Corella
Cardo rojo de Corella
icono pie de fotoCardo rojo de Corella

Eguraldia

Cardo rojo de Corella Iritsi da hotza, izozteak, egunak motzak eta grisak dira... ongi etorri negua!  Baina, lasai, dena ez baita txarra izango. Erriberako nafarrok zorionekoak gara, badakigulako neguek ere zerbait zaporetsu eta erakargarria eman dezaketela: barazkiak.

Eta corellatarrek, haren jakitun, beren produktu izarretako baten zaporea eta propietateak goresteko jardunaldi horiek antolatzen dituzte, neguan noski: kardu gorria.

Eta zer du berezitik Corellakoak?  Erantzuna argia da: laboratzeko modua. Beste herrietako nekazariek kartoiekin estaltzen dituzte karduak, baina Corellakoek, aldiz, nolabaiteko ingeniaritza-lana egiten dute:  kontsumitu baino bi hilabete lehenago, lurrez estaltzen dute landare osoa, lur-tontorrak sortuta, bi metroraino ere irits daitezkeenak. Lurrak mantenugai ugari ematen dizkio landareari, baita zapore berezia ere.

Sukaldean maneiatzen badakizu, aprobetxatu hitzordua kardua dastatzeko eta ekoizleei zuzenean erosteko, eta eska iezaiezu beren sekretua konta diezazutela.

Egosita almendra-saltsarekin edo entsaladan. Zer menu-klase izango lirateke Eguberrietan mahai gainean kardurik jartzen ez duten horiek!






Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria CORELLA
  • Zonaldea Erribera
  • Helbidea Plaza de los Fueros
  • Esteka interesgarriak
  • Mota Jarduera gastronomikoa
  • Data
    • 2017/12/22 - 2017/12/24
      2018 zehaztu gabe.