Antolatu bidaia

Goizuetako Feria

Azokak eta merkatuak / Artisautza, Ganadua, Nekazaritzako elikagaiak

Multimedia

Ferias Goizueta
icono pie de fotoFerias Goizueta
Goizueta
icono pie de fotoGoizueta

Eguraldia

Ferias Goizueta Udaberri betean, baserriko produktuen eta abereen feria egiten da Goizuetan, herria inguratzen duten baso ugarien kolore biziak edergarri.

Barazkiek, babarrunek, arrautzek, eztiak, gaztak eta beste produktu batzuek, bertako ekoizleenak guzti-guztiak, artisauekin eta abereekin bat egingo dute.  Aukera aparta Betizu behiak ikusteko, hots, desagertzeko arriskuan dagoen espezie autoktonoa; izan ere, Nafarroako eskualde horrek hartzen ditu buru gehienak. Trikitiek ekarriko dute musika-giroa, eta, Nafarroa iparraldean gertatu ohi bezala, herri-kirolak toki berezia izango du programazioan.


Ba al zenekien...?

Betizu behia, ile gorrixka duena, euskal mitologiako pertsonaia bat da eta lurrak gordetzen dituen aberastasunen zaindaritzat hartzen da. Kobazulo eta kondairetan suzko zezena bailitzan irudikatzen da, ahotik, sudurretik, buztanetik edo adarretatik sugarrak botatzen dituela.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria GOIZUETA
  • Zonaldea Pirinioak
  • Web
  • Mota Artisautza, Ganadua, Nekazaritzako elikagaiak
  • Data
    • 2018/11/24
      2019 zehaztu gabe.