Antolatu bidaia

San Zernin Jaia

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak

Multimedia

San Saturnino
icono pie de fotoSan Saturnino
Comitiva en la procesión de San Saturnino
icono pie de fotoComitiva en la procesión de San Saturnino

Eguraldia

San Saturnino Baina ez al da San Fermin Iruñahiriko zaindaria? Horixe galdetzen dute bisitariek hiriko zaindaria San Zernin dela entzuten dutenean. Nafarroako zaindaria da San Fermin, zaindarietako bat, hobe esanda, San Frantzisko Xabierkoa ere badelako. Abenduaren 3an ospatzen da San Frantzisko Xabier eguna, hots, Nafarroaren Egunean.

Lehen zalantza argituta, bigarrena dator: San Zernin, San Saturdi, San Saturnino? Santu bera da.  Gaztelaniaz San Saturnino eta euskaraz San Saturdi deitzen diogun horrekiko kultua San Zernin izeneko Erdi Aroko burguraino ekarri zuten Donejakue bideko erromesek, Frantziatik. Tenplu gotiko bat eskaini zioten han, gaur egungo San Zernin eliza, zehazki. 

Jai-giroa hurbilagotik ezagutu nahi baduzu, egin bat segizioarekin prozesioan. Goizeko 10:00ak aldera ateratzen da, Udaletxe plazatik, eta Iruñeko alde zaharrean barna dabil. Zinegotziak galaz jantzita, txistulariak, dantzariak, "La Pamplonesa" musika-banda eta, jakina, erraldoi eta buruhandien konpartsa, txikienen gozagarrirako, ikusiko dituzu. Inortxok ere ez baitu huts egiten. 

12:00ak aldera, Udaletxe plazara itzultzen dira, non dantzariak hiriaren omenez dantzatzen baitira. Halaber, ekitaldi-programa erakargarria antolatu ohi du udalak, jaia behar bezala ospatzeko.




Ba al zenekien...?

Saliendo de la Iglesia de San Saturnino, hay en el suelo una placa que recuerda el "pocico" en el que San Saturnino bautizó a los primeros cristianos de Navarra, entre ellos al que sería su primer obispo, San Fermín.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria PAMPLONA ( 31000 )
  • Zonaldea Iruñerria
  • Helbidea Plaza Consistorial
  • Web
  • Data
    • 2018/11/29