Antolatu bidaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Jaialdiak eta egitarauak

Multimedia

Jornadas Europeas del Patrimonio
Jornadas Europeas del Patrimonio
Jornadas Europeas del Patrimonio Kultura erromatarraren aztarnak, Santiago Bidearen ibilbidea, truke kulturalak eta Erreinu izan izanak aztarna utzi dute Nafarroan: aberastasun paregabea duen ondare kulturala.

Bestalde, gure erkidego txiki honetan dagoen klima aniztasun harrigarriari esker, ondare natural aberatsa dugu. Beti berdeak dauden bailarak, baso eder eta koloretsuak, arroila ikusgarriak, legendazko kobazuloak eta eremu babestu ugari, besteak beste, hiru natur parke.

Ondare horren balioa azpimarratzeko, haren gaineko sentsibilizazioa pizteko eta herritarrekin banatzeko, Europak urtero jardunaldi hauek antolatzen ditu eta, nola ez, Nafarroako autoritateek ere ekimenarekin bat egiten dute.

Horrela bada, jarduerez betetako programa bat antolatu da: ondare kultural eta naturalari buruzko bisita gidatuak, erakusketak, tailerrak eta hitzaldiak.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da