Antolatu bidaia

Petrus Museum

Erakusketa aretoak / Egile bilduma, Etnografikoa

Multimedia

Patio de las estelas. Petrus Museum
icono pie de fotoPatio de las estelas. Petrus Museum
Horno de pan. Petrus Museum
icono pie de fotoHorno de pan. Petrus Museum
Sala Petrus II. Petrus Museum
icono pie de fotoSala Petrus II. Petrus Museum

Eguraldia

Patio de las estelas. Petrus Museum  
Itzagaondoko Lizarraga herrian dagoen Zandueta etxeko (XVIII) lehen solairuan dago erakusketa-aretoa. XII. eta XIII. mendeetako Petrus maisu harginaren obra ezagutzera ematea da aretoaren helburua. Harginak "Petrus me fecit" sinadura utzi zuen Gergitiaingo elizan eta Nafarroako beste hainbat elizatan.

Erakusketa hainbat espaziotan banatuta dago. Honako elementu hauek aurkituko ditugu espazio horietan:

1. Atondoa: treska bat, liho-kardari bat, beheko sua, eta "Petrus ibilbidea" izeneko maketa, harginak bere arrastoa utzitako lekuekin.

2. Petrus I aretoa: Gergitiain eta Besollako elizetako kapitelak eta haranarekin lotura zuten Nafarroako pintoreen olio-pinturak.

3. Labearen aretoa: etxean hasieratik zegoen ogi-labea, funtzionatzeko behar zituen lanabesen erakusketarekin batera.

4. Petrus II aretoa: Besolla, Zolina, Elo, Eusa, Naxurieta eta Garaioako erdi aroko kapitelak, XII. mendeko jatorrizko piezak: dobelak, mentsulak, harlanduak, etab.

5. Hilarrien patioa: haranean aurkitutako hilarriak.

6. Upategia: mahatsari eta ardoari eskainia.

Espazio horiez gain, erabilera anitzeko areto bat du, aldi baterako erakusketa, hitzaldi eta beste hainbat kultura-ekitalditarako.


Kokapena

Bisita gidatua

Bisitaren prezioa: gratuita. La asociación admite donativos para sus proyectos culturales.

Enpresa kudeatzailea: asociación "Grupo Valle de Izagaondoa".

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria LIZARRAGA DE IZAGAONDOA
  • Zonaldea Pirinioak
  • Helbidea Calle Santa Eulalia 5
  • Telefonoa 659303994
  • Bisita gidatua Bisita gidatua