Antolatu bidaia

Harresien Jaialdia

Jaialdiak eta egitarauak / Antzerkia, Dantza, Musika

Multimedia

Festival de las Murallas de Pamplona
icono pie de fotoFestival de las Murallas de Pamplona
Espectáculo de circo. Pamplona.
icono pie de fotoEspectáculo de circo. Pamplona.
Danza Vertical. Murallas de Pamplona.
icono pie de fotoDanza Vertical. Murallas de Pamplona.

Eguraldia

Festival de las Murallas de Pamplona Iruñeko harresiak, Espainian hobekien gordetako multzo beliko interesgarrienetako bat, protagonista nagusiak bilakatzen dira, Harresien Jaialdia egiten baita.

Hona programazioa:

•    Harresia kandelen argitan: hiriko eremu gotortuan barna paseatzeko gonbitea, gauez, ehunka kandelak argiztatuta daudela; horrez gain, zuzeneko musika dago, eta jatorrizko deiturako ardoak eta pintxoak dastatzeko aukera ere.

•    Harresia dantzan: aireko dantza eta dantza bertikala erakutsiko dute Guadalupeko bastioiko horma-atalean egin ohi diren emanaldiek, Zaldi Zuriko behatokiaren azpian (egun horietarako soilik irekitzen da bastioia).

•    "Harresien Zaindariak" bisita antzeztuak: Próspero de Verboom ingeniariak, infanteriako soldaduak, harresietako portalezainek lagunduta, XVIII. mendearen hasieran hiriko gotorlekuetan gertatutako pasadizoak kontatuko ditu. 

•    Kaleko arteak: arte-adierazpen desberdinak, hala nola musika, dantza, zirku-ikuskizunak, hiriko esparru gotortuetan.

•    Beste jarduera batzuk: Room Escape, Ziudadelan, edo talentuz, zientziaz eta teknologia berriez beteriko ilunsentiak, Oko Andre Maria plazan.



Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria PAMPLONA ( 31000 )
  • Zonaldea Iruñerria
  • Web
  • Mota Antzerkia, Dantza, Musika
  • Ospakizunetarako eremua
    • Ciudadela
    • Baluarte de Guadalupe
    • Rincones amurallados
    • Plaza Virgen de la O
  • Data
    • 2018/08/02 - 2018/08/22