Antolatu bidaia

FLAMENCO ON FIRE

Camino de Santiago
Jaialdiak eta egitarauak / Musika

Multimedia

Festival Flamenco On Fire en Pamplona
Festival Flamenco On Fire en Pamplona
Festival Flamenco On Fire en Pamplona
Festival Flamenco On Fire en Pamplona

Eguraldia

Festival Flamenco On Fire en Pamplona Urtero, abuztuaren bukaeran, Iruña penintsula iparraldeko flamenkoaren hiriburu bilakatzen da, "FLAMENCO ON FIRE" jaialdia ospatzen baitu, gaur egungo panorama flamenkoko talentu onenen erakusleiho bat.

Zenbait egunez, Nafarroako hiriburuak musika, gastronomia, aisia eta artearen eskaintza zabala eskainiko du, artista handien eta zaleen elkargune bilakatuta.

Aurten, honako artista hauek ariko dira gurean, besteak beste: Pedro Heredia eta Duquende, Martirio, Carmen Linares, Antonio Carmona, Miguel Poveda, Tomasito eta José Maya. Haiek guztiek bisitatuko gaituzte Sabicas maisu handiari omenaldia eskaintzeko; artista hori Iruñean sortu zen, 1912an, eta bere arteaz mundu guztia konkistatzeaz gainera, uste da gitarraren teknika irauli zuten artistetako bat izan zela.

Hiriko zenbait agertokitan garatuko da jaialdia: Baluarte, Tres Reyes hotela eta Zentral aretoa. Kale-ikuskizun batzuk ere egonen dira, Iruñeko udaletxeko balkoi batetik eta Mañueta kaleko balkoi batetik.

Ezin falta liteke ukitu gastronomiko bat: "Sabicasen pintxoak" emanen du; hiriko ostalari onenek eginen dute, eta Alde Zaharreko tabernetan egonen da hura probatzeko aukera.

Kokapena

Nola eskuratu sarrerak: http://www.flamencoonfire.org/entradas/

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria PAMPLONA ( 31000 )
  • Zonaldea Iruñerria
  • Web Web oficial del festival
  • Mota Musika
  • Data
    • 08/22/2017 - 08/27/2017
      2018 zehaztu gabe.