Antolatu bidaia

37 Donejakue bideko monumentuak bisitatzeko

Camino de Santiago
Jaialdiak eta egitarauak

Multimedia

Monumentos jacobeos para visitar
Iglesia de Santo Sepulcro
Monumentos jacobeos para visitar Nafarroa ezin da behar bezala ulertu bere Donejakue bidea ezagutu gabe. Uda honetan, modu librean bisitatu daitezke 37 eliza eta monasterio, Nafarroa gurutzatzen duten hiru bide-adarretan zehar: Baztango bidea, Ebroko bidea, eta, jakina, Frantziako bidea.

Aukera paregabea da, 37 monumentu horietatik 14 itxita egoten baitira normalean; baina orain, uda garaian, ateak zabaldu eta haien barrenak ezagutzeko aukera eskaintzen digute. Gainerakoak irekita egoten dira urte guztian zehar.

Haien artean oso monumentu ezagunak ditugu, hala nola Iruñeko katedrala edo TuterakoaOrreagako Kolegiata; Ruako San Pedro eliza, LizarranAndre Maria, Los Arcosen; Hilobi Santuaren eliza, Torres del Ríon, eta Leireko monasterioa; beste batzuk ez dira hain ezagunak, adibidez Doneztebe eliza, Zabaldikan; Arreko Trinitatea; San Roman eliza, Ziraukin; edo Jasokundearen eliza, Villatuertan. Haiek guztiak, besteak beste, ateak zabalduko dituzte bisitarien gozamenerako.

Baliatu aukeraz eta etorri gure ondarea ezagutzera.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da