Antolatu bidaia

Ibilbide natural gidatuak, ez galtzeko

Camino de Santiago
Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Kirol ekitaldia, Kultur ekitaldi

Multimedia

Nacedero del Urederra
Sendero hacia Xorroxin
Bosque de Orgi
Nacedero del Urederra Maiatzaren 20tik urriaren 28ra bitarte, aukera paregabea duzu Nafarroako dibertsitate naturalaz eta kulturalaz gozatzeko hango bideetan zehar eta hagitz modu osasungarrian.

Programa horren barnean ehun ibilbide gidatu inguru daude, edozeinek egiteko modukoak. Bideak 3 motatan taldeka daitezke: 
  • Ibilaldiak 15 bidexkatan zehar -Nafarroako mendi-ibilaldien eskaintza osatzen duten 30 bidexken artean daude-; haietan, jarduera osagarriak ere egiteko aukera dago, hala nola dastatze gastronomikoak, bisita gidatuak herriak edo monumentuak ezagutzeko, eta tailerrak naturan bertan, besteak beste.
  • 7 ibilaldi labur Donejakue bidekoetapetatik barna; ibilaldien aberasgarri, Donejakue bideak Nafarroan gordetzen duen ondareari buruzko azalpenak ere emanen dira.
  • 3 mendi-txango GR ibilbide luzeei segika, Pirinioetan eta Aralar mendian barna.
    Aukeratu nahiago duzuna eta jantzi botak paisaia zoragarriak eta jende jatorra ezagutzeko, Nafarroa ehuntzen duten bideetan barna.

Aukeratu nahiago duzuna eta jantzi botak paisaia zoragarriak eta jende jatorra ezagutzeko, Nafarroa ehuntzen duten bideetan barna.

Oharrak

Ezinbestekoa da lekua aldez aurretik erreserbatzea liburuxkan ageri diren harremanetarako datuen bitartez.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Esteka interesgarriak
  • Mota Kirol ekitaldia, Kultur ekitaldi
  • Data
    • 05/20/2017 - 10/28/2017
  • Prezioa 5,00 €  

    Ezinbestekoa da lekua aldez aurretik erreserbatzea liburuxkan age

    • Bidexkak: 5€ (jarduera osagarria barne)
    • Donejakue bideak: 12€ (autobusaren joan-etorria barne, Iruñetik)
    • Mendiko GR bideak: 12€ (autobusaren joan-etorria barne, Iruñetik)