Antolatu bidaia

SARRIGUREN AINTZIRAKO JAIA

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak

Multimedia

Decoración de un puesto de artesanía
Decoración de un puesto de artesanía

Eguraldia

Decoración de un puesto de artesanía Ingurune magiko, dinamiko eta irekian, aurten ere maiatzean, Aintzirako Azoka berriz ere izango da artisten topagunea, eta beren gunea izango dute han era guztietako sorkuntzak erakutsi eta saltzeko (pintura, eskultura, literatura, diseinua, dantza...).  Diziplina guztiek bat egiten dute artearen jai hori sortzearren.
 
Musikak, ohi bezala, ez du hutsik egingo askotariko jendeari eskainitako kultur truke honetan. Eskuz egindako objektuak erosteaz gain, maitasun handiz atondutako proposamen, performance eta lantegi ugarietan parte hartzeko aukera ere izango duzu, egun dibertigarria eta, batez ere, sormenez beterikoa bermatuta izan dezazun.
 
Eskuz egindakoa maite baduzu, ezin hutsik egin!

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da