Antolatu bidaia

Half Triathlon

Jaialdiak eta egitarauak / Kirola

Multimedia

Eguraldia


Horren antzeko probaren bat ikusi al duzu inoiz? Eta parte hartu?  Ezetz erantzun baduzu, saiatu Half Triathlon proban, merezi du eta. Allozko urtegiko ur urdin turkesetan hasten da, 14:00etan, han bildutako atleta guztiek pil-pilean dutela irten aurreko unearen tentsioa. Aurrean, 1.900 metro igerian, 85 kilometro bizikletan eta, Iruñako karriketan barna, beste 21 kilometro korrika; hiriko bazter ezagunenetatik doa, entzierroaren bidetik kasu, Gazteluko plazaraino.

Lehen mailako bi enklabe turistiko eta maila goreneko esfortzua... entretenimendua nagusi! Ez ahaztu eguna, eta gozatu probarekin.




Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da