Antolatu bidaia

Antzinako merkatua

Camino de Santiago
Azokak eta merkatuak / Artisautza, Azoka tematikoa, Nekazaritzako elikagaiak

Multimedia

Eguraldia


Iraganera bidaiatu nahi baduzu, erraz egingo duzu Atarrabian.  Batetik, Arreko Trinitatearen multzo ederra duzu, Ultzama ibaiaren gaineko Erdi Aroko zubia biltzen duena, besteak beste, Santiagora bidean doazen erromes ugarien lekuko. Bestetik, Pilategia, Erdi Arotik datorren eraikin esanguratsua; irin-errota izan zen, lehen, pilategia, gero, eta, gaur egun, Arga ibaiaren parkeko museoa eta sentsibilizazio-zentroa.

Donejakue bidearen babesean Iruñatik hurbil-hurbil sortutako hiri horretako biztanleek antzinako merkataritza-jarduera ahaltsua eta lanbideak gogorarazten dizkigute urtero, Erdi Aroko jantziak soinean eta Nafarroako artisautza eta elikagaiak erakusten dituzten postuak jarrita kalean.

Belarrak, ukenduak, zeramika, jokoak… tailerrak (beira-puztea eta buztingintza) eta haurrentzako egurrezko jostailu tradizionalak izango dira bisitariak egunean zehar eskura izango dituen erakargarritasunetako batzuk. Erraldoi eta buruhandien konpartsak, gaitariek, txistulariek eta dultzaineroek ere ez dute jaia galduko, kalejira alaian ibiliko baitira herriko kaleetan barna.




Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa