Antolatu bidaia

Artisautzaren Europar Egunak

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak

Multimedia

Espainia osoan ez ezik, Europako herrialde askotan  ere ospatzen dira Artisautzaren Europar Egunak, doako jarduera ugari eskainita. Helburua jendeari ofizio eta artisau desberdinen lanaren sekretuak ezagutaraztea da, baita beren oparotasuna eta berezitasuna hedatzea ere.

Asteburuan zehar, adin guztietako ikusnahiak artisau-sormenaren esferara hurbildu, eta hainbat jardueratan parte hartu ahalko dute, hala nola tailerretako ate irekien jardunaldietan, zuzeneko erakustaldietan edo erakusketetan.   

Aukera bikaina artisauen languneak ezagutzeko, erabiltzen dituzten tresnak ikusteko eta pieza bakarrak egiteko baliatzen dituzten materialak ukitzeko.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da