Antolatu bidaia

Kirikoketa eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Kirikoketa Eguna

Eguraldia

 
 
Sagardoa egiteko prozesuan, sagarrak zanpatzen bukatzen zutenean musika-tresna bat jotzen zuten, eta hortik heldu da kirikoketa izen dibertigarria. Parte-hartzaileak herriko plazan biltzen ziren, eta honako hau kantatzen zuten: "Kirikoketa, kirikoketa, kirikoketa, koketa, koketa, sagarra jo dela, sagarra jo dela, sagarra jo dela, jo dela, jo dela". Horrela, tradizio horren omenez, Kirikoketa eguna ospatzen da Arizkunen, hau da, Baztango herri ospetsuenetako batean.
 
Goizean, Gamioxarreako dolareraino joaten da, sagarrak eramaten dituzten astoekin batera; musika, erraldoiak eta dantzariak ere joaten dira, eta, jakina, sagarrak zanpatuko dituztenak ere bai. Ehunka kilo sagar XVII. mendeko prentsa barrokoan zanpatu eta gero, muztioa lortzen da, eta bertaratutakoei dastatzen utzi eta gero, upeletan sartuko dute bertan ondu eta sagardo bilakatu arte. Orduantxe hasiko da kirikoketa dantza.
 
Bitartean eta musikaren erritmora, Nafarroako sagardoa, taloak eta gaztainak eskaintzen dira dastatzeko, eta artisauen postuak ere izanen dira ikusgai. Herri bazkariaren ondoren, berriz ere ibiliko dira Arizkunen barna musika lagun eta dantzan... gorputza lehertu arte.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria ARIZKUN
  • Zonaldea Pirinioak
  • Esteka interesgarriak
  • Mota Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa
  • Data
    • 10/21/2017
      2018 zehaztu gabe.