Antolatu bidaia

Txistor eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Meteorologia

Txistor egunak omenaldia egiten dio Arbizuri hain ospe handia eman dion hestebete gozo-gozo horri. Txorizoaren antzekoa da baina luzexka eta mehea, dakizun bezala, txerriki txikituz eta maneatuz egina.  Egun horretan inor ez dadin geldi probatu gabe, herriko bizilagunak buru-belarri ariko dira festaren aurreko egunetan egun horretan herrian eskainiko dituzten ehunka kiloak prestatzen.
 
Baina, gozatzen hasi aurretik, txistorra egiteko modu tradizionala ezagutzeko aukera izanen duzu, baita bestelako txerrikiak egitekoa ere, hala nola urdaiazpikoa edo patea; gainera, artisauen azoka animatua edo pintxo-lehiaketa izanen dituzu gozagarri, bertako fanfarrea eta Nafarroako trikiti-eskolak girotuta.
 
Egun gozo-gozoa…

Ba al zenekien...?

Embutidos Arbizuren txistorrak produktu gastronomiko onenari ematen zaion Coq d'Or saria jaso zuen 2010ean. Badu merezimendua Le Guide des Gourmands gida frantsesak ematen duen sari hori jasotzeak, frantziarrak ez diren oso produktu gutxi aipatzen baitira argitalpen horretan.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria ARBIZU
  • Zonaldea Pirinioak
  • Mota Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa
  • Data
    • Urte osoan