Antolatu bidaia

Sagardoaren eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Eguraldia

Sagardozale amorratuak denboraldi berria prestatzen hasiak dira, bat egin haiekin eta ezagutu kirikoketa.
 
Sagardoaren garaia maiatzean bukatu zen arren, hurrengoan pentsatzen hasi behar dugu jada. Irailean sagarrak heltzen direnez, sagardoa egiteko prozesua hasia da, eta urtarrilean bukatuko da, garai berrian. Horregatik, Lekunberrin, Sagardoaren eguna egiten da sasoi honetan. Ekitaldi batzuk eginen dira, besteak beste nekazaritzako elikagaien azoka eta artisauen azoka.
 
Gainera, sagar-barietate ugari erakutsiko dira, eta, jakina, sagardoa dastatzeko aukera ere izanen da; gainera, kirikoketa-erakustaldia eginen da (sagardoa artisau-moduan zapaltzea). Badakizu, adi egon, laster adituko baita sagardoa presa dagoela iragarriko den oihua: Txotx!

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da