Antolatu bidaia

Larra-Larraine martxa zikloturista

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Kirol ekitaldia

Multimedia

Eguraldia


Bizikletaren eta erronken zale amorratuak bilduko dira Izaban, eta, zaletasun hutsez, ehun kilometrotik gora eginen dituzte Nafarroako Pirinioetako berezko edertasunak inguraturik. Bai, Larra-Larraine nazioarteko martxa zikloturista da, bakarrik eskarmentu handiko bizikletariek egiteko moduko proba bat.

Bi zirkuitu daude proban: bata, 143 kilometro eta 3.600 metroko desnibela dituena, lau mendatetan banatuta; bestea, 100 kilometro eta 2.600 metroko desnibelekoa, hiru mendaterekin. Eta, igoeren artean, Larraine bortu mitikoa, 2007an Tourrak bisitatu zuena.

Ezinbesteko hitzordu bat ziklismoaren maitaleentzat, baina, orobat, eder-ederra paisaia ikusgarriaz edo parte-hartzaileen esfortzuaz ikusle gisa gozatu nahi dutenentzat.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria ISABA
  • Zonaldea Pirinioak
  • Web
  • Mota Kirol ekitaldia
  • Data
    • 2018/09/08
      2019 zehaztu gabe.
  • Prezioa 43,00 €