Antolatu bidaia

Aezkoa ibarraren eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa

Multimedia

Celebración Día del Valle de Aezkoa
Traje típico del Valle de Aezkoa
Hórreo

Meteorologia

Celebración Día del Valle de Aezkoa Nafarroako ipar-ekialdean, Pirinioetatik hurbil, Aezkoa dago, Garaioa, Aribe, Aria, Hiriberri, Orbara, Orbaizeta, Abaurregaina eta Abaurrepea herriek osatua; guztiz liluraturik geldituko zara bertako ingurune naturala, herriak eta bertako arkitektura -garaiak protagonista direla- ikusita. Erliebe berezikoa da, sakanek eta mendiek osatutako egitura malkartsua nagusitzen baita; izan ere, Nafarroako 10 herri altuenetako 4 daude eskualde horretan, Abaurregaina izanik denetan garaiena, 1.035 metroan baitago. Balkoi natural horretatik, Pirinioen gaineko ikuspegi zoragarria izanen duzu.
 
Urtean behin, bizilagunak bildu egiten dira beren festa giro handiz ospatzeko. Musika, erakusketak, herri bazkaria eta Aezkoako jantzi tipikoak daramatzaten bizilagunak dituzu zain besoak zabal-zabalik.

Ba al zenekien...?

Ibarraren egunak festa giroko ospakizunak dira, ibarra osatzen duten herrietako biztanleak biltzen dituztenak, urtean behin. Txandaka antolatzen dira, eta horretaz arduratzen den herria gala onenez jantzita ageri da egun horretan. Pertsona guztiek gozatzeko moduko jarduera asko antolatzen direnez, aukera paregabea izaten da egun ederra pasa eta hango tradizioak bertatik bertara ezagutzeko.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa