Antolatu bidaia

Potxa goraipatzeko jardunaldiak

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Pocha de Sangüesa
Vista de Sangüesa sobre el río Aragón

Eguraldia

Pocha de Sangüesa  
"Potxa" izenez ezaguna dena babarrun zuria da, eta gaztelaniaz izen hori ematen zaio inguratzen duen lekaren itxura iharra dela eta. Fresko daudela kontsumitzen dira, eta, lekadunak direnez, heldu baino lehen biltzen dira; horregatik dute boli-kolore berdekara hori, eta horregatik jotzen da berduratzat, eta ez lekaletzat. Haragitsuak eta gozo-gozoak dira, babarrun beltzak baino arinagoak eta oso zapore berezikoak, zeina ezin hobeki moldatzen baita pipar alaiekin. Dudarik gabe, jaki on-ona, eta Zangozako produkturik jatorrena.
 
Potxaren sasoi onenean eta hiri monumentaleko kaleen eremu paregabean, jardueren programa oso bat antolatzen da bere izar-produktuaren inguruan: potxak eta ardoa dastatzea, aletze kolektiboa modu tradizionalean, nekazaritzako elikagaien merkatua, errezeta-lehiaketa, ehoziri-lanen postua, aukeraz baliatzen baitira horretan aritzen direnak, eta, ezin bestela izan, bertako jatetxeek plater hori protagonista duten menuak eskainiko dituzte.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria SANGÜESA
  • Zonaldea Erdialdea
  • Mota Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa
  • Data
    • 09/01/2017 - 09/03/2017
      2018 zehaztu gabe.