Antolatu bidaia

Gesalazko ibararren eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa

Multimedia

 
Iruñetik 33 kilometrora, denboran gelditutako ibar bat dago, eta, bertako hemeretzi herrietakoren batean ibiliz gero, izugarri ernatzen dira berriz ere zentzumen guztiak. Gesalatz du izena, eta bere mugak Urbasa-Andia parke naturalak markatzen ditu iparraldetik eta Allozko urtegiak hegoaldetik, Lerate herriko badia izanik bertako urek eskaintzen dituzten aukerez hobekien gozatzeko lekua.
 
Biztanle kopurua txikia bada ere, urtero ibarreko herriren batean elkartzen dira ibarraren eguna ospatzeko. Senidetze-festa horretan mundu guztia da ongietorria, ongi pasatzeko gogoa besterik ez baita behar, eta, horretarako, adin guztietarako jarduerak ez dira faltako. Hortaz, lekuren bat baduzu asteburu horretarako eta oraindik ez badakizu zer egin, hartu autoa eta zoaz zuzen ibar eder horretara.

Ba al zenekien...?

Ibarraren egunak festa giroko ospakizunak dira, ibarra osatzen duten herrietako biztanleak biltzen dituztenak, urtean behin. Txandaka antolatzen dira, eta horretaz arduratzen den herria gala onenez jantzita ageri da egun horretan. Pertsona guztiek gozatzeko moduko jarduera asko antolatzen direnez, aukera paregabea izaten da egun ederra pasa eta hango tradizioak bertatik bertara ezagutzeko.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da