Antolatu bidaia

Artzibarren eguna

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa

Multimedia

Varre de Arce, río Urrobi
 
Pirinioen atarian dago Artzibar, Itoizko urtegiaren ondoan, eta Urrobi eta Irati ibaiek iparretik hegoaldera zeharkatzen dute. Artzibar oso leku lasaia da, ugari baitira jendez hustutako parajeak, eta, horregatik, garai bateko landa-bizimodua sumatzen da. Ia ukitu gabe dagoen lurraldea da, paisaia zinez izugarri ederrak eskaintzen dituena. Era berean, eliza erromanikoen adibide ederrak ditu, hala nola Artziko Santa Maria ermita. Arrieta, Azparren, Lakabe, Nagore (herriburua), Saragueta, Uritz eta Hiriberri-Artzibar kontzejuek osatuta dago.
 
Beraz, asteko zurrunbilo eroa atzean utzi nahi baduzu, hurbildu ibarraren egunera, egun horretan ibarreko bizilagunak hurbilduko baitira urte horretan festa antolatzea dagokion herrira. Musika, herri bazkaria eta giro ona dituzu zain, ez hutsik egin!

Ba al zenekien...?

Ibarraren egunak festa giroko ospakizunak dira, ibarra osatzen duten herrietako biztanleak biltzen dituztenak, urtean behin. Txandaka antolatzen dira, eta horretaz arduratzen den herria gala onenez jantzita ageri da egun horretan. Pertsona guztiek gozatzeko moduko jarduera asko antolatzen direnez, aukera paregabea izaten da egun ederra pasa eta hango tradizioak bertatik bertara ezagutzeko.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da