Antolatu bidaia

Gatzaren jardunaldiak

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Egun tematikoa, Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Eguraldia

 
Iruñearen eta Lizarraren arteko erdibidean eta Jaitzeko hirigunetik 500 metrora, gatza artisau-moduan lortzeko lantzen diren larrainak daude. Erromatarren garaitik ateratzen da gatza -oraindik antzeman daitekeen erromatar galtzadari zegoen lotuta garai hartan-, eta lanean jarraitzen duen gutxietako bat da, bertan behera utzi baitziren ekoizpenaren kostu handia zela eta.
 
Bestelako goiz bat pasa nahi baduzu, hurbildu Gatzaren jardunaldira eta parte hartu antolatutako jardueraren batean: gatz-lorearen uzta berriaren aurkezpena, bisita gatzagetara, gastronomia-lantegiak ospe handiko sukaldarien eskutik, artisau-feria edo haurrentzako lantegi dibertigarriak. Bizitzaren gatza dastatu nahi?
 

Ba al zenekien...?

Gironés gatzaga Europako "Ecosal-Atlantis" gatz-bidearen barnean dago.
Gaur egun, gatza produktu merkea da, baina, antzinako denboran, ez zen hala izan. Garai batean truke-moneta ere izan zen, eta erabilera terapeutikoa edo sendagarria izan zuen, baita elikagaiak kontserbatzeko ere.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa