Antolatu bidaia

Santa Ana festak

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Patroi jaiak

Multimedia

Eguraldia

 
Kendu kortxoa duzun xanpain-botila onenari. Merezi du, Tutera zuri-gorriz jantziko baita Santa Anaren omenezko festak ospatzeko. Suziria hilaren 24an botako da, 12:00etan, eta zazpi eguneko festa etengabeari emanen dio hasiera. Nabarmentzeko modukoa da "Revoltosa" dantza, egunero jende andana biltzen baitu Foruen plazako kioskoaren inguruan. Gaueko hamabiak pasata eta jotaren eta larrain-dantzaren ondoren, parte-hartzaileek beren erresistentzia erakutsiko dute dantzaren hiru erritmoekin batera, biraka ariko baitira erdiguneko kioskoaren inguruan. Izugarrizko abiadura lortzen da, ematen baitu plaza bera erotu dela.
 
Tradizioak agindutakoa betetzeko, hilaren 26an Santa Anaren prozesioa eginen da, hiriaren patroia baita. Segizioa 11:30ean ateratzen da katedraletik, eta alde zaharreko karriketan barna ibiliko da, udalbatza, Tuterako musika-banda eta erraldoien eta buruhandien konpartsarekin batera.
 
Gainera, festa on guztietan bezala, entzierroak egonen dira goizero 08:00etan, bai eta dantzaldiak eta zezenketak ere. Astebete osoa duzu Tuteran ikus zaitzaten.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria TUDELA
  • Zonaldea Erribera
  • Web www.tudela.es
  • Mota Patroi jaiak
  • Data
    • 07/24/2017 - 07/30/2017
      2018 zehaztu gabe.